Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Yoko Ona
Yoko Ona
Podcast

Yoko Ona 68241j

43
187

"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak, modu atseginean aztertuz. 4b5053

"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak, modu atseginean aztertuz.

43
187
Izaro Andres, autoexijentziaz
Izaro Andres, autoexijentziaz
Episodio en Yoko Ona
Bigarren denboraldiko azken atala da hau eta, despedida modura, Izaro Andres gonbidatu dugu Yoko Ona podcastera. Autoexijentziaz aritu zaigu musikaria. Terapian ikasitakoaz, arrakastaren aparrean inguruan (izan) dituen pertsona onetaz, autoestimuaren salmentaren tranpaz eta gure buruarekin bake tratatua egitearen beharraz hitz egin digu. Andrea Aranbururen atalean, "Islaviktorika" proiektu feminista ezagutu dugu. Bide batez, eskerrak eman bigarren denboraldi honetan izan diren gonbidatu guztiei. Zoragarriak zarete. Eta zuri, ikus-entzule, eskerrik asko gu aukeratzeagatik.
Mundo y sociedad 2 años
0
0
92
34:49
Tarana Karim, dibertsitateaz
Tarana Karim, dibertsitateaz
Episodio en Yoko Ona
Dibertsitateaz, arrazakeriaz, identitate berriak ezagutu eta eredu eta erreferente berriak eraikitzeko beharraz aritu gara Yoko Ona podcastaren atal honetan. Tarana Karim abokatu eta aktibistak hogei urte daramatza Euskal Herrian, diskriminazioaren kontra borrokatuz. Egunerokoan sufritzen duen bazterkeria azaldu digu.   Andrea Aranburu ere gurekin izan da beste euskal emakume sortzaile baten berri emateko: "Borobilaren Ertzetik".
Mundo y sociedad 2 años
2
0
55
38:56
Ylenia Baglietto arrakastari buruz
Ylenia Baglietto arrakastari buruz
Episodio en Yoko Ona
Zer da arrakasta? Zer da porrota? Zerk ematen digu zoriontasuna? Ospearekin loturik al dago poza? Sare sozialetako jarraitzaile kopuruen presioari buruz edota publikoaren onespenaz aritu gara Yoko ona Podcastaren atal honetan. Ylenia Baglietto aktorea izan dugu bidelagun. Horrez gain, Andrea Aranburuk eskuz eta zementuz egindako Dzemento piezak ekarri dizkigu.   Aipamenak: ·         Candela Peña 2013ko Goya sarietan ·         Acacias 38 Maitino
Mundo y sociedad 2 años
0
0
38
26:19
Mikel Izarra: #15 Zuzenekora
Mikel Izarra: #15 Zuzenekora
Episodio en Yoko Ona
15.atal honetan, Mikel Izarrak zuzenekoei buruz hitz egin du. Izan ere, hau izango da pandemia eta gero bere horretan disfrutatuko dugun lehen jaialdi garaia. Horretarako, hainbat jaialdi eta ekimen gonbidatu ditu: "Euskal Herria Zuzenean" jaialdiko Julen Oilarburu, "La Kobra Kolektibo-ko" Mikel, Dj Bull, "Kaiola Festibal-eko" Aritza Landaluze eta "Bergarako Elektronika Topaketetako" Asier Balzategi. Ertzetatik ertzetako soinua erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian.  
Mundo y sociedad 3 años
0
0
43
01:00:26
Ines Osinaga, amatasuna edo amatasunei buruz
Ines Osinaga, amatasuna edo amatasunei buruz
Episodio en Yoko Ona
Amatasuna edo hobeto esanda, amatasuna(k) izan ditugu hizpide saio berri honetan. Ines Osinaga gonbidatu dugu bere esperientzia kontatzeko eta elkarrekin hausnartzeko. Besteak beste, amatasunaren erotikaz, amatasuna eta musikaren arteko harremanaz eta erreferentzialtasunaz aritu gara. Bestalde, Andrea Aranbururen eskutik, beste euskal emakume sortzaile baten proiektua ezagutu dugu: Larrubixik. Aipamenak:  -        Alaine Agirre: "Karena" -        Katixa Agirre: "Amek ez dute" -        Maria Llopis: "Maternidades subversivas" -        Uxue Alberdi: "Erditze baten kronika"
Mundo y sociedad 3 años
1
0
86
34:03
Aitziber Garmendia: Adinaren zama
Aitziber Garmendia: Adinaren zama
Episodio en Yoko Ona
Inoiz sentitu zara gazteegi? Eta zaharregi? Askotan, adina zama bilakatu daiteke eta emakumeon kasuan are gehiago. Gehiegitan, lanak izaten ditugu edertasun kanonek exijitzen diguten gaztetasuna mantentzen edo lortzen; "fakeminista" sentitzeraino. Gaztaroan berriz, paternalismoaren hatzaparretatik ihesi gabiltza. Zama handi hau kentzen saiatu gara Aitziber Garmendiarekin batera eta uste dugu lortu dugula. Arinago sentitzen gara orain. Bestalde, Itxaso Bruñaren proiektu ezaguna ekarri digu Andrea Aranburuk. Hemendik aurrera, Euskal Herriko etxe eta txoko guztietan Titontziak nahi ditugu.  Aipamenak: Anne Lukinek Hitzari egindako elkarrizketan: "jendeak uste izaten du neska gazte bat ez dela erabakitzeko gai"Anne Lukin-en kantua: "Ay pequeña"
Mundo y sociedad 3 años
0
0
101
31:29
Kattalin Barcena, ''J Martina'', prekarietateari buruz
Kattalin Barcena, ''J Martina'', prekarietateari buruz
Episodio en Yoko Ona
Euskal musikaren panorama prekarioa da eta horixe aldarrikatzeko beharra sentitu dugu Yoko Ona podcastaren bigarren denboraldiko 3.atalean. Gure artisten lan baldintzez, disko bat ateratzeak suposatzen duen lanaz, publikoaren arduraz eta kulturarenganako dugun erantzukizunaz eztabaidatu dugu. Atal honetan, J martina taldeko Kattalin Barcenaren bisita izan dugu. Horrez gain, "Izan Inurri" ekimena ere ezagutu dugu. Minbiziari buruz hitz egiteko espazioak sortzen dituen ekimena da. Beraiek esan bezala, "kultura erabiliz, tabuen kutxan dauden gaiak azaleratu, normalizatu eta barne korapiloak askatu nahi dituzte". Aipamenak: @izaninurri 
Mundo y sociedad 3 años
0
0
45
32:25
Veronica Satrustegi ''Marigorri'', hilekoari buruz
Veronica Satrustegi ''Marigorri'', hilekoari buruz
Episodio en Yoko Ona
Gure lehen aldiaz eta hilekoarekin dugun harremanaz aritu gara. Hilekoagatik sentitzen dugun minaz eta berau arintzeko erremedioez. Sare sozialek hilekoaren gainean dituzten neurri/arauez eta batez ere, gaiari buruz naturaltasunez hitz egiteko beharraz hitz egin nahi izan dugu. Horretarako, Veronica Satrustegi ( @marigorri_ ) menstruazio hezitzaile eta kazetaria gonbidatu dugu gurera. Horrez gain, Andrea Aranbururen eskutik, Uxue Urzelai (@uurzelai) proiektua ezagutu dugu. Bere instagram kontuaren bitartez, oihalezko konpresak saltzen ditu. 
Mundo y sociedad 3 años
0
0
56
47:09
Zuriñe Hidalgo, ahizpatasunaz eta ahalduntzeaz
Zuriñe Hidalgo, ahizpatasunaz eta ahalduntzeaz
Episodio en Yoko Ona
Zer da ahizpatasuna? Noiz sentitu duzue ahizpatasuna? Noiz ez duzue sentitu ahizpatasunik? Kolektibotasunaz, elkar babesaz, autoezagutzaz eta lanketa pertsonalaz aritu gara Yoko Onaren bigarren denboraldiaren lehen atalean. Eta, hori guztia gonbidatu berezi batekin: Zuriñe Hidalgo gure sofan eseri da. Denboraldi berri honetan, euskal emakume sortzaileak gertutik jarraitzeko aukera ere izango dugu. Andrea Aranburuk Uxue Bereziartuaren "Berexiart" marka interesgarri eta beharrezkoa aurkeztu digu. Aipamenak: Ines Osinaga: "Nik ez dut nire ahizpekin lehiatu nahi, elkarri autoritatea eman baizik" https://www.pikaramagazine.com/2022/03/nik-ez-dut-nire-ahizpekin-lehiatu-nahi-elkarri-autoritatea-eman-baizik/Delaporte ft Belako – El Volcan https://www.youtube.com/watch?v=08ZBiHIvJA8Mauriziak ez dau inor hil proiektuahttps://www.instagram.com/p/Ca5MC_ANNOj/Aasari Bibang "No hay negros en el tibet" podkasteanhttps://www.instagram.com/p/CaudbUABPHW/Sex Education telesailean autobusaren eszena:https://www.youtube.com/watch?v=aDu_L6v9KTY Podkastak: @eskukada@[email protected]   Euskal Sortzailea: Uxue Bereziartua
Mundo y sociedad 3 años
0
0
61
38:36
Highlights: ''Emakume kirolari bezala ere oso identifikatuta sentitu naiz''
Highlights: ''Emakume kirolari bezala ere oso identifikatuta sentitu naiz''
Episodio en Yoko Ona
Yoko Ona-ren azken atala da hau; 14.na eta bereziena. Izan ere, atal honetan, denboraldian zehar bizitako momenturik onenak bildu ditugu. Olatzek eta Lore Nekanek ere podcastari buruz hitz egin digute. Zer izan da Yoko Ona beraientzat? Bestalde, sorpresa txikiak jaso ditugu. Yoko Onaren ikus-entzule finak  gonbidatu ditugu azken atalera. Ines Osinaga, Gartxot Unsain eta Ainhoa Tirapu ere "yokooner" bilakatu dira, aizu. Eskerrik asko denoi eta on egin!  
Mundo y sociedad 3 años
0
0
23
36:30
Gizonen mundua: ''Bai, gizonen munduan bizi gara eta frogak ditugu''
Gizonen mundua: ''Bai, gizonen munduan bizi gara eta frogak ditugu''
Episodio en Yoko Ona
James brownek zioen "its a mans mans world"… eta arrazoirik ez zitzaion falta. Tamalez, oraindik, gizonen munduan bizi gara eta frogak dauzkagu. Futbol munduaz, eskolan irakatsitakoaz, egunerokotasunean gizonezko batzuk duten inpunitateaz, emakumezko musikariek kontzertuetan jasan beharreko jazarpenaz aritu gara, besteak beste. Aipamenak: 12:30 In a world designed for men, we put girls first. – Plan International Norge
Mundo y sociedad 3 años
0
0
52
30:08
Musak: Fede onez ala txarrez erabiltzen dira musak?
Musak: Fede onez ala txarrez erabiltzen dira musak?
Episodio en Yoko Ona
Musa hitzaren konnotazio txarraz eta esanahia aldatzearen beharraz, emakumeen erreferentzialtasun (ez)az eta, noski, podkast hau inspiratu duen emakumeaz aritu gara: Yoko Ono Yoko Onan. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da Yoko Ona; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa. Aipamenak: 24:00 – Deforme Semanal podcasta (Radio Primavera Sound) 25:30 Miresmenaren testigu podcasta (Eitbpodkast)
Mundo y sociedad 3 años
0
0
37
29:39
Nerabezaroa: Regetoia maite nuen baina etxean entzuteak lotsa ematen zidan
Nerabezaroa: Regetoia maite nuen baina etxean entzuteak lotsa ematen zidan
Episodio en Yoko Ona
Nerabezaroari kolore bat jarri beharko balie beltza aukeratuko lukete. Garai konplikatua da nerabezaroa. Bere alde ilunak ditu, bai; baina baita alde argitsuak ere. Garai hartako musikaz, arropaz eta fustrazioez aritu gara. Hausnarketa interesgarriak jaso ditugu Yoko Onaren 11.kapituluan. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da Yoko Ona; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa. Aipamena: 27:45 - 13 Reasons Why - Netflix
Mundo y sociedad 3 años
0
0
29
32:27
Familia: 'Aitak erakutsi zidan feminismoa hitzaren esanahia'
Familia: 'Aitak erakutsi zidan feminismoa hitzaren esanahia'
Episodio en Yoko Ona
Txikitako anekdotak ekarri ditugu gogora atal honetan. Nolakoak ziren umetan Olatz eta Lore Nekane? Zer entzuten zuten gurasoen kotxean? Zein usainekin gogoratzen dute euren haurtzaroa? Familia kontuez eta heziketa feministaz aritu gara Yoko Onaren 10.kapituluan. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da Yoko Ona; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.
Mundo y sociedad 3 años
0
0
31
30:22
Publikoa: 'Kontu teknikoez galdetzeko taldeko mutilengana jotzen dute'
Publikoa: 'Kontu teknikoez galdetzeko taldeko mutilengana jotzen dute'
Episodio en Yoko Ona
Sarritan, publikoa eta artistaren arteko harremana gazi-gozoa izaten da. Yoko Onaren 9.atalean publikoaren arduraz, gehiegikeriez eta, noski, zaleen maitasunaz mintzatzeko aukera izan dugu. Artistaren eta ikus-entzulearen begiradak kontutan hartu ditugu, ohitura txarrak salatzeko eta anekdota ederrak biltzeko. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da Yoko Ona; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa. Aipamenak: 19:00:  Lukiek - Katuen testamentue
Mundo y sociedad 3 años
0
0
23
43:39
Buruko osasuna: ''Orokorrean okerrago gaudelako aipatzen da gehiago''
Buruko osasuna: ''Orokorrean okerrago gaudelako aipatzen da gehiago''
Episodio en Yoko Ona
Buruko osasuna izan da Yoko Ona Podcastaren hizketa gaia Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriaren solasaldian. Izan ere, osasun mentalaz asko hitz egin da aspaldi honetan, ziurrenera Covid-19aren ondorioz. Olatz, psikologoa da ikasketaz eta terapia ere egin izan du eta bere ustez "orokorrean okerrago gaudelako" eman zaio gizartean leku gehiago buruko osasunari, "albora utzita" egon den gaia bai da. Pandemian, gazteek ere nozitu dute buruko osasunari eman behar zaion garrantzia. Osasun publikoaz eta iruzurgilearen sindromeaz hizketan ihardun dira baita ere EITB podkasteko  ale honetan. 
Mundo y sociedad 3 años
0
0
32
35:28
Irudia (II): ''Sare sozialetan egotera derrigortuta gaude''
Irudia (II): ''Sare sozialetan egotera derrigortuta gaude''
Episodio en Yoko Ona
Yoko Onaren 7.atala da hau. Joan den asteko kapituluaren jarraipena da. Hilekoaren tabuaz, sare sozialek eragiten duten antsietateaz, Instagramen aurkitzen ditugun filtroez eta "atsegin dut" zaparradaren beharraz aritu gara. Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da Yoko Ona podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da Yoko Ona. Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du Yoko Ona.
Mundo y sociedad 3 años
0
0
29
27:54
Irudia (I): ''Moda zerbait aldarrikatzeko modu bat ere bada''
Irudia (I): ''Moda zerbait aldarrikatzeko modu bat ere bada''
Episodio en Yoko Ona
Gure irudiak, tamalez, askorako ematen du eta horregatik, gai hau bi ataletan banatu behar izan dugu Yoko Ona podcastean. Kanpoko itxuraz eta barneko itxuraz aritu gara seigarren atalean. Besteak beste, eszenatoki gainean eta eszenatokitik kanpo eman beharreko irudiaz, "Slut Shaming" joeraz eta Instagramen titiburuen kontrako ohituraz. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da Yoko Ona. Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du  EITB podkasteko Yoko Ona-k. Podcasteko aipamenak:   08:40 Koban taldea – Anestesia digitala 17:50 Merina Gris – Saiatzen naiz 18:20 "Miresmenaren testigu" – Orbitan podcasta 20:30 "Coito Ergo Sum"- Maria Von Touceda
Mundo y sociedad 3 años
0
0
36
28:13
Lehia: ''Emakume erreferente gutxirekin hazi gara''
Lehia: ''Emakume erreferente gutxirekin hazi gara''
Episodio en Yoko Ona
Yoko Onaren 5.atalean lehiaz aritu gara. Gizarteak ezarritako lehiaz, konparaketaz eta horien aurrean beharrezkoak ditugun babes eta erreferenteetaz. Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da Yoko Ona podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da Yoko Ona. Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du Yoko Ona. Aipamenen artean artikulu bat:The New York Times aldizkariak atera zuen hau: "Why Women Compete with each other" – Emily V. Gordon-ena.
Mundo y sociedad 3 años
0
0
36
29:12
Beldurra: ''Gauzak ez amaitzeari diot beldur''
Beldurra: ''Gauzak ez amaitzeari diot beldur''
Episodio en Yoko Ona
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da Yoko Ona podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da Yoko Ona. Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du Yoko Ona. 4.atalean, gure beldurrak plazaratu ditugu. Txikitako beldurrak, egungo beldurrak, beldur irrazionalak. Gure beldurrak uxatzeko modurik onena norbaiti kontatzea omen da. Eta, halaxe egin dugu. Gure beldurren unibertsoan sartzeko, prest? 10:44 Olatz Salvador - Ba hori 21:30 Desire De Fez idazlearen "La Reina del Grito" 21:50: Chvrches taldearen "Scream Violence" diskoa 22:00 Belako – "The Craft" 24:40 IZARO – "Patinar sobre hielo" 25:10 Anari – "Tren bat zure barrura" 25:50 070 Shake – "Proud"
Mundo y sociedad 3 años
0
0
25
27:15
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Zulora
Zulora Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko. Actualizado
Berria FM
Berria FM 2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka. Actualizado
BAIPASA
BAIPASA Euskadi Irratiko Baipasa duzu biderik egokiena arratsaldero munduko aktualitatea jarraitzeko. Olaia Urtiagak lagunduko dizu entretenimendutik informaziorako by-a egiten. Actualizado
Ir a Mundo y sociedad