iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Yoko Ona 68241j
43
187
"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak, modu atseginean aztertuz. 4b5053
"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak, modu atseginean aztertuz.
Sune eta Euskoprincess-ekin, Donostiako Kutxa Fundazioaren klubetik
Episodio en Yoko Ona
Bukatu da Yoko Onaren bosgarren denboraldia. Aretoz-areto ibili gara hiru hilabetez eta Donostiakoa izan da azken parada. Euskoprincess eta Sune gonbidatuak azken festarako. Elkarren artean zerikusirik ez duten artistak diruditen arren, komunean dituzten zenbait kontu aipatu ditugu atalean. Berria den zerbait egiten lehenetarikoak izan dira, musika herrikoia oinarri duten kantak konposatzen dituzte eta, askotan, nahi baino azalpen gehiago eman behar izan dituzte. Lehen aldiez, jasotzen duten hate-az, Omar Montesi buruz, spotify wrapped, eta, borobiltzeko, galdera randomak. Jakina, beti bezala Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiarekin batera izan da solasaldia eta Ainhoa Vitoriak gidatuta. Gozatu!
01:15:57
J Martina-ko Kattalin eta Ana Barcenarekin, Gasteizko Jimmy Jazz-etik
Episodio en Yoko Ona
"Jimmyn jendetza eta bihotza beteta". Esaldi honekin deskribatuko dugu Yoko Onaren zuzenekoan Gasteizen bizi izandakoa. Etorkizunari buruz aritu ginen J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcenarekin, ohikoak: Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria. Zahartzearen beldur gara? Nolako "andrak" izango gara? Musikalki zahartzearen kezkaz, presioaz eta etorkizuneko zaintza sistemaz ere hausnarketa sakonak... Ah, eta gure amonei omenaldia ere egin nahi izan diegu. Gora "andrak"!
01:11:12
Ainhoa Marzol eta Judit Nedderman, Bartzelonako Euskal Etxetik
Episodio en Yoko Ona
Ei!, Yoko Ona atzerrira ere iritsi da! Bartzelonan izan gara, Euskal Etxeak gonbidatuta. Catalunyako hiriburuan bizi den Ainhoa Marzol andoaindarra, bildu zaigu taldera. Pop kulturaren jarraitzaile sutsua, romcomen fana eta interneten aditua. 30eko krisiari buruz aritu gara hitz eta pitz eta nahikoa terapeutikoa izan da guretzat momentua. Atala amaitzeko, eta Bartzelonako aukera aprobetxatuta, Judit Nedderman artista katalana gonbidatu dugu. Euskaraz eta Katalanez kaleratu den "Artean" proiektuaz aritu zaigu. Diskoan, Olatz Salvadorrekin batera lan egin du. Eman klik eta gozatu!
59:22
Olaia Inziarterekin, Bilboko La Riberatik
Episodio en Yoko Ona
Yoko Onaren zuzeneko bigarren atala egitera Bilboko La Ribera tabernan elkartu gara jarraitzaileekin eta nolako harrera egin zenigun, Bilbo! Mila esker! Bigarren aldiz, gurean izan da super Olaia Inziarte musikaria eta amaitzen ari den disko berriari buruzko zertzelada batzuk emateaz gain, Euskal "me too" hipotetikoaz, publikoki gorputza jartzeaz eta pasioa lan bilakatzen denean sortzen zaizkigun kontraesanez solasean aritu dira, Olaia bera, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia Ainhoa Vitoriak gidatuta. Guk bezain beste goza ezazu atala!
59:42
Izaro Andresekin, Iruineko LABAtik
Episodio en Yoko Ona
Abiatu dugu Yoko Ona-ren bosgarren denboraldia, Iruñeko Labatik zuzenean eta jendez lepo aretoa. Izaro Andres gonbidatu dugu lehen atalera eta proiektu berriei buruz galdetu diogu, noski. Txikitako kontuez ere aritu gara artistarekin batera, "Hanna Montana" eta "Grinch" filmaz, besteak beste. Eta lanbide frustratuez ere bai. Gaurkotasunarekin lotuta deuden gai serioagoak jorratzeko aukera ere izan da solasaldian zehar. Euskal musikaren eszenan, genero diskriminazioaren aurrean egin genezakeenaz edo dezaketenaz hausnartzeko tartea ere hartu nahi izan dute, Izarorekin batera, Olatz Salvadorrek eta Lore Nekane Billelabeitiak Ainhao Vitoriak gidatuta,
01:01:41
Yoko Ona: Zuzenean Bilbo Rocketik
Episodio en Yoko Ona
Yoko Ona podcastak, zuzeneko atala egin du Bilborock-en 2024ko Martxoaren 8-aren testu inguruan. Ohi bezala, Ainhoa Vitoriak Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvador izan ditu alboan baina gonbidatu bereziak ere izan dira atal berezi honetarako; Sara Zozaya eta Eire bikoa osatzen duten Eire Salegi eta Eire Maia, hain zuzen ere. Zuzeneko ekitaldiak musikak izan zuen protagonismoa aztergai bezala eta ,odu akustikoan. EITB podkasten bildu dugun laburpen honetan, musikan aritzen diren emakumezkoen eskarmentutik, Emakumea eta Musika izan dituzten aztergaia. Zer pentsa emateko makina bat adibide izan dituzten ahotan. Ez galdu!
56:12
Inozentziaz, Aiora Zulaika ''Pirritx''ekin
Episodio en Yoko Ona
Iritsi gara 4.denboraldiaren azken atalera. Ohhh! Hala ere, irribarretxo batekin amaitu nahi izan dugu Aiora Zulaika "Pirritx-ek ateratako irribarrearekin. Inozentziari buruz aritu gara pailazoarekin batera Yoko Onaren atal honetan. Helduok baimentzen ote diogu gure buruari ondo pasatzea? Zein garrantzia du arteak hezkuntza sisteman? Horrez gain, haurren inozentziaz eta Pirritxen zapaten garrantziaz aritu ginen Aiorarekin. Andrea Aranburuk, bestalde, Uluka literatura podkasta aurkeztu digu; bi emakumek elkarlanean ekoiztutako proiektua.
30:43
Abortua, Naroa Iturrirekin
Episodio en Yoko Ona
Oraindik ere tabu den gai bati heldu diogu Yoko Ona podcastaren atal honetan. Abortu eskubideaz aritu gara. Horretarako, gai konplexu eta delikatu honi buruz asko dakien aditu baten laguntza izan dugu. Naroa Iturri, Askabide sexu osasun klinikako Donostiako arduraduna da eta, egunero, artatu behar ditu euren haurdunaldia eten nahi duten emakumeak. Zein da prozedura? Zein legek babesten gaitu? Nola lagundu bere haurdunaldia eten nahi duen lagun edo senide bati? Zalantza guztiak argitu dizkigu Bestalde, Nerea Mauleon ilustratzaile gasteiztarraren Ene Eme proiektua aurkeztu digu Andrea Aranburuk
30:26
Dietak, Maddi Etxeberriarekin
Episodio en Yoko Ona
Yoko Ona gure egonezinen egongela da, badakizu; eta atal honetan, egonezin eta buruhausteak ekartzen dizkigun gaia jari dugu mahai gainean. Dieten munduan sartu gara bete-betean. Dismorfia, "Realfooding", "body positive" eta "body neutrality" terminoak aztertu ditugu Maddi Etxeberria nutrizionistarekin. Dieta mirariei eta sare sozialen ardurari buruz galdetu diogu, baita edertasun kanonen eta begirada maskulinoaren presioaz ere. Horrez gain, Andrea Aranburuk Malen Pazos ilustratzailearen proiektua aurkeztu digu.
27:51
Yoko Ona 04x03: Agintea, Maddalen Iriarterekin
Episodio en Yoko Ona
Maddalen Iriarte politikari eta kazetaria gonbidatu dugu lidergoaz eta aginteaz hitz egitera. Emakumeenganako exijentziaz eta autoexijentziaz, espazioak hartzeaz, emakumeen itxurari ematen zaion gehiegizko garrantziaz eztabaidatu dugu. Baita, musikan, politikan eta kazetaritzan errepikatzen diren dinamiketaz ere. Bestalde, lidergo kolektiboaren aldeko apustua egin du Iriartek. Gainera, Andrea Aranbururen eskutik, Ania Saenz de Buruaga ilustratzaile gasteiztarraren proiektua ezagutu dugu. Entzun eta gozatu!
28:44
Queer teoria eta Drag mundua, Royal Flamboyance-kin
Episodio en Yoko Ona
Beñat Uribetxebarria a.k.a Royal Flamboyance dragaren eskutik, queer eta drag munduari buruzko masterclass bat jaso dugu Yoko Ona podcastaren atal honeran. Zure burua Queer moduan identifikatzeaz, queer denboraz, drag munduak lehenesten duen kolektibotasunaz eta normatibotasunetik aldentzeko beharraz aritu gara. Andrea Aranburuk berriz, Perlatak, Kuirpunk taldeak aurkeztu berri duen "Punkaren beste aldea" dokumentala ekarri digu mahai gainera. Jesusi Etxebarria punk musikari eta irakaslearen gaineko lana da. Arrasateko punk-oi-rock-hardcore eszena berari esker ere badela dio taldeak eta omenaldia egin nahi izan diote.
31:03
Maria Jauregi, barkamenaz
Episodio en Yoko Ona
Ei, bueltan da Yoko Ona eta konturatu orduko laugarren denboraldira du podcastak. "Gure egonezinen egongela" bilakatu da Yoko Ona txokoa eta, aizue, eskerrak zuei. Denboraldi honetan ere, jende interesgarriz inguratu gara gai mardulen bueltan mintzatzeko. Denboraldiko lehen atalean barkamenari buruz aritu gara eta kontzeptu konplexu honetaz hitz egiteko, Maria Jauregi gonbidatu dugu. Barkatzeaz edota barkamena eskatzeaz, errua sentitzeaz eta elkarren arteko komunikazio faltaz aritu gara. Bestalde, Bigira proiektua ezagutu dugu, Itsaso Alcalde eta Matixa Oteizaren ilustrazio musikal sorta.
27:14
Ana Goitia, lodifobiaz
Episodio en Yoko Ona
Ei! Yoko Ona podcastaren hirugarren denboraldia amaitzera goaz. Azken atala duzu hau. Eta, azken atal honetan, lizentzia hartu dugu luzeago, nola edo hala denok zeharkatzen gaituen gai bat aztertzeko. Lodifobiaz aritu gara, gure burua onartzeaz, edertasun kanonek gugan duten pisuaz eta gutako batzuk sufritu izan duten biolentziaz. Gonbidatu izar batekin gainera. Ana Goitia kazetaria eta umoregilea gure sofan eseri da. Entzun harretaz!
39:23
Maria Redondo, beldurraren kulturaz
Episodio en Yoko Ona
Kalea segurua al da zuretzat? Beldurrik sentitu al duzu emakume izateagatik? Jaso al dituzu begirada lizunak, hitz itsusiak kalean barrena? Galdera asko eta erantzun desatsegin gehiegi jaso ditugu Yoko Onaren atal honetan. Maria Redondo aktorea gonbidatu dugu podcastera eta elkarrizketa terapeutikoa izan da denontzat. Andrea Aranburuk berriz, "Sastraka" ilustrazioak aurkeztu dizkigu, ahalduntzen lagunduko digun proiektua.
27:57
Maialen Goirizelaia, irakaskuntzaz
Episodio en Yoko Ona
Hezkuntzari buruz, irakaskuntzaz aritu gara Yoko Onaren atal honetan. Eta, noski, gai potoloa denez, aditu bat, irakasle bat behar genuen. EHUko irakaslea da Maialen Goirizelaia eta berarekin batera, besteak beste, ikasleekin motibazioa lantzeko moduaz, metodologiaz, edo eta arreta psikologo zerbitzuaz aritu gara. Gure ikasle garaiko anekdotak ere ez dira falta izan. Bestalde, Andrea Aranburuk bulimia eta anorexia gaixotasunak jorratzen dituen liburua ekarri digu: Leire Martin idazlearen "Yo también quise ser como Ana y Mia". Idazlearen testigantza jaso dugu.
30:28
Karmele Gisasola, kirolaz
Episodio en Yoko Ona
Kirolaren munduan murgildu gara Yoko Onaren bostgaren atalean. Horretarako, herri kiroletan erreferente bilakatzen ari den Karmele Gisasola gonbidatu dugu. Herri Kirolen munduak, gizonen mundua izaten jarraitzen du? Emakumeen arteko ahizpatasuna nabaritzen al du Karmelek? Sumatu al du erreferente faltarik? Gainerakoan bezala, buruko osasuna ere garrantzitsua da kiroletan eta bere esperientzia ere kontatu digu mallabitarrak. Bestalde, Andrea Aranburuk jarraitu beharreko podkast bat proposatu digu: "Kirolari gaittun". Maddi Garmendia eta Ane Urkirik, emakume kirolariei eskainitzen dieten elkarrizketa podcasta.
27:53
Amaia Jackson, Ileaz
Episodio en Yoko Ona
Ileari buruz hitz egin dugu Yoko Onaren atal honetan, ohikoek, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia, eta Ainhoa Vitoriak ilea bereizgarri duen pertsona batekin. Amaia Jackson da bera. Zarauztarra da bera, irakaslea eta ziurrenera, "Beltza naiz" Fermin Muguruzaren dokumentalaren bidez ezagutu zenuena. Aitortzen du, "ile afroak asko markatu du nire bizitza" eta egun harrotasunez luzitzen duen arren, bestelako garaiak ere bizi izan ditu. Ilearen azpian "pertsona bat" dagoela azpimarratu nahi izan digu eta baimenik eskatu gabe, ile mota hau ikutzenhasten denari, keinu hori egin aurretik bi aldiz pentsatzeko eskatu du. Eta jakina, baimena eskatzeko ilearen jabeari. Ile urdina, gorputzeko ileaz, depilazioaz, beronen diktaduraz eta alopeziaz ere hitz egin dute. Emakumeen kasuan, fokoa zorrotzagoa izaten bait da. Andrea Aranburuk, Dom.Campistrom, Aldudeko artista grafikoa aurkeztu digu. Marrazkilari, feminista eta lesbiana esaldiaren bidez aurkezten du bere burua. Play-ri eman entzuteko!
34:58
Leire Vargas, bakardadeaz
Episodio en Yoko Ona
Yoko Onaren hirrugarren denboraldiko laugarren atalean "bakardadea" izan dugu hizpidea. Zer da zuretzat bakardadea? Barruraka egotea ala kanporaka egotea gustatzen zaizu? Bakardadean bizitzea, bakardadea zahartzaroan, bakardadea eta sormena… adar asko ditu gaiak eta denak jorratzen saiatu gara gonbidatu zoragarri batekin: Leire Vargas idazle eta bertsolaria etorri da gurera. Bestalde, Andrea Aranburuk "Dinagu" kolektiboaz hitz egin digu.
31:22
Olaia Inziarte, harremanez
Episodio en Yoko Ona
Harremanak kudeatzea, zaintzea, eraikitzea...ez da lan erraza izaten. Gure neskek ba ote dute ohiturarik "maite zaitut" edo "miti zitit" esateko? Senideen harteko harremanez, harreman toxikoei buruz eta beste zenbait kontuez aritu gara Yoko Onaren atal honetan. Gonbidatua ere luxuzkoa: Olaia Inziarte musikariarekin aritu gara solasean. Bestalde, Alaia Gaztelumendi artistaren lanak ezagutu ditugu, Andrearen eskutik. Alaiaren proiektua ezagutzeko: @alai_art
30:50
June Fernandez, kazetaritzaz
Episodio en Yoko Ona
Bueltan da Yoko Ona podcasta! Lore Nekane Billelabeitia, Olatz Salvador eta Ainhoa Vitoria hirukoaren konpainian izan dira Euskal Herriko emakume artista ugari. Hirugarren denboraldi honetako lehen atalean, June Fernandez kazetaria gonbidatu dugu. Kazetaritzaren egoeraz aritu gara, bat-batekotasunaren arriskuaz, hedabide txikiei eman beharreko babesari buruz eta kazetari lanak erritmo motelean jorratzeko beharraz. Denboraldi honetan ere, Andrea Aranburuk euskal emakume sortzaileen proiektuak ekarri dizkigu. Estraineko atalean, Ines Bermejoren lana ezagutu dugu.
32:48
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Zulora Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko. Actualizado
El último apuntador Programa promovido por Eskena, asociación de empresas de producción escénica de Euskadi. Con la ayuda de profesionales de las artes escénicas, pretende acercar a los oyentes todo lo que acontece en torno a las artes en vivo, contado desde diferentes puntos de vista y destacando aspectos que, a veces, pasan desapercibidos: procesos creativos, aspectos técnicos, curiosidades… Actualizado
BAIPASA Euskadi Irratiko Baipasa duzu biderik egokiena arratsaldero munduko aktualitatea jarraitzeko. Olaia Urtiagak lagunduko dizu entretenimendutik informaziorako by-a egiten. Actualizado