Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Zientzia puntu-puntuan
Zientzia puntu-puntuan
Podcast

Zientzia puntu-puntuan 5w5t56

Por UPNA
41
97

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dibulgazio zientifikoko podcasta. Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du. 1mo2u

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dibulgazio zientifikoko podcasta.

Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

41
97
Erromatarrak garaitu genituenekoa
Erromatarrak garaitu genituenekoa
XIX. mendeko bertsopaperek diotenez, duela 2.000 urte baino gehiago euskaldunok erromatarrak garaitu genituen. Ez bakarrik hemen, baita Erroman bertan ere. Gaia, gaur egun, arrotza egiten zaigu, baina zaldun transtiberinotarren kondaira oso zabalduta zegoen gurean. Garaiko bertsopaperetan arakatu du Jokin Lantz  ######## Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Ciencia y naturaleza 3 días
0
0
10
16:17
Magnesiozko protesiak gertuago
Magnesiozko protesiak gertuago
Magnesio-aleazioak degradagarriak dira, eta beste metal batzuen aleazioen alternatiba bihur litezke protesiak fabrikatzeko orduan, hezurrak soldatzeko edo arazo kardiobaskularrak konpontzeko erabiltzen baitira. Adrian Claver ingeniariak magnesio-aleazioa hobetzea lortu du, degradazio-abiadura kontrolatu ahal izateko. Horrek pazienteetan bigarren ebakuntza bat saihestea lagunduko luke. ######## Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Ciencia y naturaleza 1 mes
0
0
20
13:05
TOP, errepresio frankistaren auzitegia
TOP, errepresio frankistaren auzitegia
TOP Ordena Publikoko Auzitegiak hamahiru urte luzez jardun zuen frankismoaren garaian, 1963tik aurrera. 20.000 prozesu judizial baino gehiago abiarazi zituen eta 50.000 lagun pasa ziren handik, gaur egun oinarrizko eskubide diren delituengatik. Euskal probintziak izan ziren zigortuenak TOP indarrean egon zen urteetan. Imanol Satrustegi Andres historialariak nafarrek jasotako epaiak ikertu ditu banan-banan.  ######## Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Ciencia y naturaleza 2 meses
0
0
17
15:02
Laboreetan espektro bila
Laboreetan espektro bila
Mamu-ehiztarien entzutea izanen duzu, seguru aski. Nekazaritzan ere badira ikertzaileak, espektroak harrapatu nahian ibiltzen direnak, argiaren espektroen bila. Espektrometria gure begiek ezin ikusi duten hori agerian uzteko teknologia da: laboreen osasuna, elikagaien kalitatea eta gaixotasunen lehen zantzuak detektatzeko balio duena. Silvia Arazuri ingeniaria hogei urte daramatza espektro ikusgai eta infragorriek ematen dituzten datuak aztertzen.  ######## Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Ciencia y naturaleza 3 meses
0
0
18
13:51
Zergatik da funtsezkoa pisuak altxatzea emakume menopausikoentzat?
Zergatik da funtsezkoa pisuak altxatzea emakume menopausikoentzat?
Ona al da aldizkako baraualdia menopausia ostean? Zeintzuk dira bere ondorioak? Zergatik da emakumeentzat hain garrantzitsua 50 urtetik aurrera muskulua entrenatzea? ALdizkako baraua egiten baduzu, proteina gehiago behar duzu? Asko dira galderak eta, orain arte, eskasak zientziaren erantzunak. NUPeko Elikos taldeak gai honi buruzko lehen ikerketa-lana egin du. Idoia Labaien da ikerketa burua eta lehen emaitzak aurreratu dizkigu.  ######## Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Ciencia y naturaleza 4 meses
0
0
26
16:01
Ukitu gabe ukituz. Haptika zer den ezagutu
Ukitu gabe ukituz. Haptika zer den ezagutu
Pentsatu al duzu inoiz ukitu gabe ukitzea posible dela? Eta besarkatu gabe besarkada sentiaraztea? Haptika, ukimenaren zientzia, gero eta garrantzitsuagoa da teknologia eta diseinu alorretan. Eta materialak, jakina, ukimen-esperientzia hori aberasteko giltza dira. Urrutiko ukimen sentsazioak sortzeko ikertzen dute gure gaurko gonbidatuek. Bi ingeniari dira: Josu Irisarri haptikan aditua da eta Xabier Sandua, material adimendunetan.   ######## Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin 
Ciencia y naturaleza 5 meses
0
0
27
15:54
Ze gordetzen dute mahastiek lur azpian?
Ze gordetzen dute mahastiek lur azpian?
Gaurkoan, sekretu sakon bat argituko dugu, lur azpian gordeta dagoen altxor ikusezina: lurraren metagenomika. Bai, lurra bizitza mikroskopikoz betetako unibertso oso bat da, eta mikroorganismo horiek mahastien etorkizunean funtsezko eragile izan daitezke. Zer gordetzen dute mahastiek erroetan? Nazareth Torres Molina Nafarroako Unibertsitate Publikoko biokimikariak ditu erantzunak. ######## Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Ciencia y naturaleza 6 meses
0
0
33
15:53
Kartzela konponbide?
Kartzela konponbide?
Kartzelan usteldu daitezela. Esku gogorra delituak egin dituztenekin. Justizia beratzegia da. Ate batetik sartu eta bestetik ateratzen dira. Esaldi horiek askotan entzuten ditugu telebistako magazinetan edota familiarteko bazkaritan, eta gehiegitan alderdi politikoetako bozeramaileen ahotan. Zigor populismoaren gorakadaz hausnartu dugu Lohitzune Zuloaga NUPeko soziologoarekin. ######## Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Ciencia y naturaleza 7 meses
0
0
24
17:28
Tutoretzapeko adingabeen ahotsa
Tutoretzapeko adingabeen ahotsa
Nafarroan 435 adingabe daude gobernuaren tutoretzapean. Estatuan ia 36.000 dira azken datuen arabera. Nahiz eta legez harrera familietan bizi beharko luketen, erdia baino gehiago pisuetan eta zentroetan bizi dira. Zentru eta etxe horiei buruz deus gutxi dakigu, bertan bizi diren 221 adingabeei buruz bezala.  Ume eta gaztetxo hauek ez dute deus ere egin. Besterik gabe, haien familiek ezin dute edo ez dira gai haien ardura hartzeko.  Estigma asko jasaten dute ordea, eta ia inoiz ez ditugu entzuten. Adingabe hauen ahotsa entzuteko parada duzu atal honetan,  Hodei Sarasa, NUPeko irakasle eta ikertzailearen eskutik.
Ciencia y naturaleza 8 meses
0
0
28
14:48
Belar txarrak edo praktika txarrak?
Belar txarrak edo praktika txarrak?
Olo zorroa edo pasmo-belarra. Zalgi eta iraka, gorri biziko mitxoleta, izar belarra…  Okerreko lekuan hazten dira gure ustez. Une desegokian nekazarien irudiko. Baldintza gogorretan gehienetan, eta hala ere aurrera egiten dute. Belar txarrak deitzen ditugu, gaixtoak. Baina, zein dira landare horien gaiztakeriak eta onurak? Zein da haien benetako eginkizuna? Ze baliabide ditugu zentzuz kudeatzeko? Belar txarren zientzian aditua den Ana Zabalza Aznarez doktoreari luzatu  dizkiogu galderak. Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Ciencia y naturaleza 1 año
0
0
34
14:40
Langileen borroka Nafarroan: Emaztekiak non?
Langileen borroka Nafarroan: Emaztekiak non?
70. hamarkada Nafarroan. Fabrika handiak. Protestak nonahi… Iruñerriko kaleak gori-gori. Atal honetan frankismoaren hondar urtetan Iruñerrian eman zen langile mugimenduari erreparatu diogu. Orduan eman zen protesta olatu handia ezin da ulertu emakumeak aintzat hartu gabe. Nonziren andrazkoak? Zertan aritu ziren? Nerea Perez Ibarrola historialariaren eskutik erantzunak.
Ciencia y naturaleza 1 año
0
0
28
14:02
Nekazaritza eta klimaren erronka
Nekazaritza eta klimaren erronka
Nola gutxitu nekazaritzaren ur beharrak, ura gero eta eskasagoa den aroan? Nola egokitu sistema klima aldaketara? Zein dira gurean nabariak diren ondorioak? Iker Aranjuelo Nafarroako Agrobioteknologia Institutuko ikertzailea da. Ur eta ongarri gutxiagorekin hazi daitezkeen landare barietate berriak ikertzen ditu. Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Ciencia y naturaleza 1 año
0
0
36
13:44
Bioestimulatzaileak laborantza lurrak biziberritzeko
Bioestimulatzaileak laborantza lurrak biziberritzeko
Nola hobetu laboreen produktibitatea lurra, ura eta ibaiak kutsatu gabe? Nola biziberritu hainbeste nekarazi ditugun lurrak? Nola egin aurre klima aldaketak gure landa eremuei sortzen dien estresari? Nafarroako Agrobioteknologia Institutuan bioestimulatzaile berriak ikertzen ari dira landareak eta nekazal lurrak biziberritzeko. Edurne Baroja doktorea dugu ikerketa buru. Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Ciencia y naturaleza 1 año
0
0
26
14:14
Ariketa fisikoa botikarik onena?
Ariketa fisikoa botikarik onena?
Ariketa fisikoa pilula balitz, ez legoke errezetatuko ez lukeen medikurik. Edozein dela arrazoia, heriotza-arriskua murrizten du, kardiopatiak,, hipertentsioa, minbizia, zaharren erorketak, depresioa... Nafarroako Ospitalean egiaztatu egin dute ospitaleratutako zaharrekin. Eta argi gelditu da beraien egoera orokorra hobera egiten duela. Horrexegatik, eredua aldatzen ari dira ospitaletan: Gaixoak ohatzean utzi beharrean, lehenbailehen mugiarazten dituzte. Mikel Lopez fisioterapeuta doktoreak azaltzen digu zergatik.
Ciencia y naturaleza 1 año
1
0
37
13:23
Bioestatistika zertarako?
Bioestatistika zertarako?
Epidemiologoei lagundu gaixotasunen kausak ulertu ahal izateko. Saiakera klinikoak diseinatu botiken eta tratamenduen eraginkortasuna ezagutzeko; Sendagaiak ikertu... Horretan denetan aritzen dira bioestatistikariak. Zarata, zaborra edo artefaktuak ez dituzte maite. Ziurgabetasunean eroso, ez dute kasualidadez kausalitateaz hitz egiten. Arkaitz Galbetek, NUPeko matematikariak, sukaldatu digu 25. atala. Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Ciencia y naturaleza 1 año
0
0
32
14:16
Gazteen suizidioaz mintzo
Gazteen suizidioaz mintzo
Prebenitu al daiteke gazteen eta nerabeen suizidioa? Saiatu baino lehen abisatzen al dute? Nola? Nola lagundu? Zein da eskolaren papera? Eta irakasleena? Zergatik? Zergatik saiatzen dira gazteak bere buruz beste egiten? Fernando Trebol NUPeko psikologoarengana jo dugu erantzun bila. Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Ciencia y naturaleza 2 años
1
0
40
16:05
Garuneko tumore gaixtoenen kontrako bide berriak
Garuneko tumore gaixtoenen kontrako bide berriak
Glioblastoma da garuneko tumorerik hilgarriena helduetan. Gaur egun, ez dago terapia eraginkorrik. Nola lortu garuneko tumorerik beldurgarriena tratatzeko ate berriak zabaltzea? Nola luzatu gaixoen bizitza? Nola arindu egungo tratamenduen ondorioak? Hamar urte daramatza horren inguruan ikertzen Paula Aldaz, NUPeko irakaslea eta Navarrabiomedeko ikertzailea. Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Ciencia y naturaleza 2 años
0
0
22
15:07
Estetako mikrobiotaren sekretuak
Estetako mikrobiotaren sekretuak
Erdi bakterio, erdi gizaki gara. Gure gorputzean bakterioak, birusak, onddoak... bilioka bizi dira. Mikrobiota osatzen dute eta gehienak esteetan bizi dira. NUPeko ikertzaile talde batek bide terapeutiko berri bat aurkitu du bertan, bigarren motako diabetesa tratatzeko. Horrexegatik, microbiota probiotikoak eta diabetesa dugu gaur mintzagai, Mirian Araña mikrobiologoarekin.
Ciencia y naturaleza 2 años
0
0
29
14:11
Traumatismo larrien ikerketa
Traumatismo larrien ikerketa
Zergatik hiltzen dira traumatismo larriak dituzten pazienteak? Zergatik bizi dira? Non eta nola egin dituzte lesioak? Nola hobetu protokoloak? Pazientearen perfila aldatu egin da azken 20 urtetoan. Zaharrak erori egiten dira, gazteak beren buruaz beste egiten saiatzen dira. Datuek hala diote. Nafarroak badu Trauma Larrien Erregistroa, datu base hori duen komunitate bakarra estatuan. Gonbidatua: Tomás Belzunegi medikua eta Medikuntza Fakultateko dekano ordea.
Ciencia y naturaleza 2 años
1
0
27
13:31
Bizikidetza, beraiek eta gu
Bizikidetza, beraiek eta gu
Institutu publikoetako ikasturte amaierako orletan, inon baino hobekiago antzematen da gurean aspalditik gertatzen ari den eraldaketa demografiko isila. Altsasun edo Tuteran, Burlatan eta Berriozarren. Iruñean, noski. Gure gizartea oraindik guztiz berea egin ez duen aldaketa. Orla horietan, aniztasuna da nagusi izenetan eta jatorrietan. Bizikidetza normalizatuaren islada? Izaskun Andueza NUPeko soziologoa “gu” berrien beharrez mintzo zaigu. ** Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Ciencia y naturaleza 2 años
1
0
31
18:02
También te puede gustar Ver más
Landaberri
Landaberri Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa, Arantxa Arzaren eskutik. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Norteko Ferrokarrila
Norteko Ferrokarrila Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi? Actualizado
Ir a Ciencia y naturaleza