Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Urteko momenturik onenak
Urteko momenturik onenak
Podcast

Urteko momenturik onenak 681x5n

11
1

Kirolari ezagunek urtean zehar beren kirol ihardueran izan dituzten une gogoangarrien berri eman digute. Esfortzuaren ondorengo emaitzak dira, batzuetan emaitza onak eta beste batzuetan ez. Esfortzuak ez duelako beti saria izaten, bai ordea eskarmentua. Elkarrizketa bitartez euren azalpenak EITB podkasten 1ai2m

Kirolari ezagunek urtean zehar beren kirol ihardueran izan dituzten une gogoangarrien berri eman digute. Esfortzuaren ondorengo emaitzak dira, batzuetan emaitza onak eta beste batzuetan ez. Esfortzuak ez duelako beti saria izaten, bai ordea eskarmentua. Elkarrizketa bitartez euren azalpenak EITB podkasten

11
1
Mikel Oyarzabal: Reala errege kopako txapeldun!
Mikel Oyarzabal: Reala errege kopako txapeldun!
Errege koparen finaleko goleatzailearekin, Mikel Oyarzabalekin (Eibar, 1997) gogoratu dugu 34 urteren ondoren Realak irabazitako titulua. 2021eko apirilaren 3an Sevillako La Cartuja estadioan jokatu zen final hori Athletic aurrez aurre zuela. Errege kopako finalaz, finala atzeratzeko hartutako erabakiaz, bezperako egunez, partidaz, ospakizunez … Oro har, bizitako momentu historiko horren inguruan izandako sentipen eta bizitakoez aritu da Maitane Urbieta jokalari eibartarrarekin EITB podkasterako.
Polideportivo 3 años
0
0
4
25:46
Iraia Iturregi: ''Ez da ideala, baina batzuetan teilatutik hasi behar da eraikitzen''
Iraia Iturregi: ''Ez da ideala, baina batzuetan teilatutik hasi behar da eraikitzen''
Iraia Iturregi (Bilbo, 1994) Atlhetic-eko entrenatzailea da egun, aurrez futbolari batek bete ditzaken beste postuak bete izan ditu,  kapitain eta jokalari. Atletic-eko emakumezkoen taldeak maila gorena izan duenean gainera. Urtea darama egungo taldearen arduradun eta hain zuzen ere goreneko mailara bidean taldea jartzeko helburuarekin lan egiten du. Logroñoko partida da 2021ak utzi dion unerik gozoena, hantxe eman ahal izan ziolako arnasa taldeari mailari helduko ziotela bermatu ahal izan zutenean.  Iturregiren iritzirako, eskarmentu handiko jokalariak eta belaunaldi berriak  izateak ematen dio oreka futbol talde bati egoera zailetatik atera ahal izateko. Egoera hori ez da beti lortzen, ordea. Bilbotarrak, Athletic-en irudiari heltzeko ahaleginean jarrituko du taldearekin batera, errespetua merezi duen taldea gidatzen bait du.  Emakumezkoen futbolak dituen oztopoak kontutan izanda, "ez da ideala, baina batzuetan teilatutik hasi behar da eraikitzen" aitortzen du. Futbol agintariek gizarteak dagoeneko  emakumeen futbolari aitortzen diona lehen bai lehen onartzea espero du.   Lezamako haztegitik hitz egin du Iraia Iturregik  EITB podkasterako  Haritz Gallastegirekin
Polideportivo 3 años
0
0
0
19:18
Maialen Chourraut: ''Zilarra falta zitzaidan, erabat aseta nago orain''
Maialen Chourraut: ''Zilarra falta zitzaidan, erabat aseta nago orain''
Hirugarren domina olinpikoa lortu du aurten Maialen Chourrautek (Donostia,1983) Tokyoko Joko Olinpikoetan. Ziklo olinpiko zaila izan dela aitortu digu podcastean, gorabehera askokoa, zaila fisikoki zein emozionalki. Saria izan du ordea sufrimenduak, beste domina olinpiko bat poltsikora, falta zitzaion zilarra. Etorkizunean dauzkan erronkei buruz ere hitz egin du Lasarte-Oriako piraguistak Jon Altunarekin EITB Podkasterako, Paris 2024 dauka buruan Maialenek.
Polideportivo 3 años
0
0
0
12:54
Naiara Diez: ''Saskibaloia nik nahi nuen momentuan uztea oparia niretzat''
Naiara Diez: ''Saskibaloia nik nahi nuen momentuan uztea oparia niretzat''
 Naiara Diezezek (Altsasu, 1987) hamabost urteren ostean, Lointek Gernikako kapitainak, ibilbide profesionala amaitzea erabaki zuen 2021eko Martxoan. Denboraldia amaitu gabe zegoen momentu horretan, eta Lointek Gernika Europako txapelketan sartuta. Hala ere, 34 urteko altsasuarrak argi ikusi zuen hura zela momentu egokia. Ondo mamitutako  erabakia izan zela aitortu digu, eta  pozik dagoela hartu izanarekin. Izan ere, berak erabaki du noiz utzi saskibaloia, eta hori ez da erraza izaten kirolari profesionalen kasuan. Naiara Olazolak hitzegin di saskibaloi jokalari ohiarekin EITB podkasterako.
Polideportivo 3 años
0
0
0
16:13
Alba Menendez: “Liga txapelketa partidarik galdu gabe irabazi genuen. Zaila bezain polita''
Alba Menendez: “Liga txapelketa partidarik galdu gabe irabazi genuen. Zaila bezain polita''
Alba Menendez (Zarautz, 1991) Super Amara Bera Bera taldeko kapitainak ez du erraz ahaztuko 2020-2021 denboraldia. Esku baloi Ligako txapeldun izan dira, areago, ligako partidarik galdu gabe lortu dute emaitza hori eta lorpena  "zaila bezain polita da" taldekideentzat.  Super Amara Bera Berak garaipenen uzta handitu du 2021an zehar. Izan ere, Donostiarrak 2020-2021 denboraldiko Liga txapeldunak izan dira bigarren urtez jarraian. Momentu gozoa ari da bizitzen taldea; azken bederatzi urtetan zazpi Liga txapelketa irabazi dituzte.  Denboraldi berria ere indartsu hasi dute, sailkapeneko líder dira eta partidarik galdu gabe jarraitzen dute Imanol Alvarezen neskek eta emaitza onek indar ematen die emaitzak lortzen jarraitzeko.  Naiara Olaizolak bideratu du Alba Menendezen urteko laburpena. 
Polideportivo 3 años
0
0
0
08:38
Iñigo Llopis: ''Oraindik ez naiz kontziente, domina paralinpikoa nirea da''
Iñigo Llopis: ''Oraindik ez naiz kontziente, domina paralinpikoa nirea da''
Iñigo Llopisek (Donostia, 1998) zilarra eskuratu du 2020eko Joko Paralinpikoetan. Egun hura gogoratu dugu, sentitu zuen poza. Tokioko Joko Paralinpikoak Covid-19ak baldintzatu zituen erabat, eta han bizitzakoaren berri eman dio EITB Podkasten Jon Altunari. Dagoeneko Paris 2024 begiz jota dauka igerilari donostiarrak.  
Polideportivo 3 años
0
0
0
10:05
Karmele Gisasola: Edozerekin ausartzen den herrikirolaria
Karmele Gisasola: Edozerekin ausartzen den herrikirolaria
Karmele Gisasola (Mallabia 1994) Zelai III.ak  urte oparoa izan du herri kiroletan 2021.a. Garaipen sorta ikaragarria egin du. Batzuk nabarmentzekotan Pentatloia eta Sherpa-ko finala aipatuko ditugu. Kirolari ase ezina da herri kirolaria eta erreferente da oinordeko izango dituen belaunaldietako kirolarientzat. Berak izan ez dituen erreferente horietakoa. Umila da Mallabiarra baina, aitaren bidetik, ez da kokiltzen harria edo ingudea jaso, txingak eraman edo eta trontzan edo aizkoran aritzeko.  Gisasolak, pozik hartu ditu emakumezkoek herri kirolean aritzeko eman duten pausua, bai kopuruz bai eta kalitatearen aldetik ere.  Lesiorik tartean ez bada behintzat, bide beretik jarraitu nahi luke hurrengo urtean EITB podkasterako Xabier Muruari esan dionez  
Polideportivo 3 años
0
0
0
09:56
Damaris Egurrola: Urtebete Europako talderik boteretsuenean
Damaris Egurrola: Urtebete Europako talderik boteretsuenean
Damaris Egurrola (Orlando AEB, 1999) futbolari bizkaitarrarekin Lyongo Olimpiken urtea osatu du dagoeneko.  Talde frantziarrak 2021eko urtarrilaren 20an egin zuen ofizial Damaris Egurrolaren fitxaketa 2024 arte. Lyongo Olimpikek 100.000 euroko etete klausula ordaindu zuen Damarisek, Everton utzi, eta Lyonen joka zenan. Aukera iritsi zitzaionean jokalari bizkaitarrak ez zuen zalantzarik egin, maleta prestatu , Ingalaterra utzi eta Frantziarako bidea hartu zuen. Lehen denboraldian ez du titulurik irabazi baina hamaikakoan tokia egin du. Maitane Urbietarekin egin du errepasoa EITB podkasterako.
Polideportivo 3 años
0
0
0
16:06
Odei Jainaga : ''Joko Olinpikoetan lesionatuta lehiatu nuen, baina ahaztezina izan zen''
Odei Jainaga : ''Joko Olinpikoetan lesionatuta lehiatu nuen, baina ahaztezina izan zen''
Urte berezia izan da Odei Jainaga (Eibar, 1997) xabalina jaurtitzailearentzat, momentu onak eta txarrak izan ditu bere kirol urteak. Ozta-Ozta, azken unean, lortu zuen Joko Olinpikoetarako txartela, baina sorbaldako lesioak galarazi zion bere mailarik onena ematea. Dena den, lortutakoaz harro hitz egin du EITB Podkasten , JOn Altunarekin izan duen solasaldian. 
Polideportivo 3 años
0
0
0
10:11
Andoni Iruretagoiena: ''Diesela naiz, eta ez gasolina''
Andoni Iruretagoiena: ''Diesela naiz, eta ez gasolina''
Andoni Iruretagoienak (Aia,1993) Pentatloian nabarmendu du aurten bere burua. 2021ean buruz buruko finala irabazi du Azpeitian eta bi bitakoa ere eskuratu du. Ez da harri jasotzailea, ezta aizkolaria ere, baina ondo moldatzen da esparru bietan. Kirolari erregularra da, bete betekoa, "diesela naiz eta ez gasolina" esan digu aiarrak patxada osoz. Ez du bere burua behar baina gehiago estutzen eta horrek emaitza hobeak ematen dizkio, hala aitortu dio Xabier Muruari Urteko momenturik onenak Poscastean. 
Polideportivo 3 años
0
0
0
07:40
Urteko apustua: Julen Gabirondo eta Xabier Zaldua, segan eta aizkoran
Urteko apustua: Julen Gabirondo eta Xabier Zaldua, segan eta aizkoran
Kirol arloan urtean zehar izan diren momentu gogoangarriak  biltzeko podcasta da herri kirolen bidez EITB podkasten abiatzen dugun sail hau.  2021ren laburpena egiten hasteko, Ekainaren 26ra egin behar da atzera. Leitzako Martin Borda baserriko zelaietan jokatu zen urteko apostu nagusia. Julen Gabirondo (Urnieta, 1989) eta Xabier Zaldua (Zumarraga, 1977) , nor baino nor, aizkora eta sega uztartuz.  Julen Gabirondok lortu zuen garaipena, bi orduko lanaren ostean eta  669,5 kiloko aldeaz. 20 kanaerdiko moztea izan zuten lehen egin beharra. Zalduak aurretik amaitu zuen, baina tarte oso txikiaz;  12 segundo baino ez. Julen Gabirondo, segalaria da berez, eta nagusitasuna erakutsi zuen bere lanean. Bi ordu osatu arteko lana egin zuten, urnietarrak 3.635,5 kilo belaz moztu zituen, Zumarragakoak, aldiz, 2.966. Pandemia tarteko, antolakuntza lanak zaildu egin ziren eta ia azken unean zelaia ere aldatu behar izan zuten. Hala ere, herri kirol zaleak bikain erantzun zuen, antolakuntzaren arabera 1.000 lagunetik gora bildu ziren apustuan. Bi protagonistak  elkartu ditu Kepa Iribarrek EITB podkasterako. 
Polideportivo 3 años
0
0
0
13:21
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
A la Cola del Pelotón
A la Cola del Pelotón A la Cola del Pelotón (@ACDPeloton) es un canal de podcasts donde el ciclismo en todas sus facetas es el absoluto protagonista. En nuestros podcasts encontrarás actualidad, análisis, entrevistas, debates, ciclismo amateur, ciclismo profesional, cicloturismo o nutrición y fisiología, todo ello, desde la libertad y cercanía que permite el formato. Actualizado
V9 - Fórmula 1 en español
V9 - Fórmula 1 en español El mejor podcast de F1 en español. Analizamos la actualidad del campeonato después de cada carrera. ¡Síguenos en nuestras redes! Twitter: @V9_podcastF1 // Instagram: @V9_F1podcast Actualizado
MassiveBall (Tu Podcast NBA en Español)
MassiveBall (Tu Podcast NBA en Español) MassiveBall es un podcast de NBA en español diseñado para todos aquellos que buscan pasar un buen rato escuchando NBA en formato podcast. En este podcast NBA encontrarás noticias, rumores, y sobre todo mucha opinión. No nos cortamos para dar nuestra opinión sobre la NBA sin importar las consecuencias. Disfruta de tu ración de podcast NBA todas las semanas, con tres podcast semanales donde cubrimos toda la actualidad NBA sin dejar a nadie indiferente. Escucha el podcast en todas las plataformas disponibles. La NBA contada en formato podcast por y para pasar un buen rato. ▷ PODCAST NBA ESPAÑOL Actualizado
Ir a Polideportivo