Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Potx eta Lotx. Bai esan?
Potx eta Lotx. Bai esan?
Podcast

Potx eta Lotx. Bai esan? 3o42d

11
1

Potx eta Lotx pailazoek badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pertsonak gonbidatu dituzte beren txokora. 5v231h

Potx eta Lotx pailazoek badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pertsonak gonbidatu dituzte beren txokora.

11
1
#10.- Antropologoak: Arantzazu Sagarzazu
#10.- Antropologoak: Arantzazu Sagarzazu
Potx eta Lotx: Bai, esan? podcastaren lehen denboraldiko azken atalean, Antropologo izatea zer den ezagutuko dugu. Lanbidez, antropologoa izateko asko jakin behar al da? Zer aztertzen du antropologoak? Animaliak eta gizakiak zergatik gara diferenteak? Galderei erantzuteko Arantzazu Sagarzazu gonbidatu dugu gure artera. Antropologoen lanaren inguruko bitxikeriak argitzeko eskatu diogu. Zer egiten duten, nola eta zergatik. Eta noski! Izaskun eta Xabi Sound ere ez dira faltako azken atal honetan! Jarri betaurrekoak eta… ikertzera! Potx eta Lotx; Bai esan?, Klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.
Hijos y educación 4 meses
0
0
0
25:51
#09.- Bertsolariak: Iker Zubeldia
#09.- Bertsolariak: Iker Zubeldia
Bertsolariek nola lan egiten duten, bertsolarien lanbidea ezagutuko du Potx eta Lotx: Bai, esan? podcastaren atal honetan.  Bertsolari izateko zer ezaugarri behar dira? Euskal Herrian bertsolari asko dago? Txapelketetan abesteaz aparte, parrandatan ere egiten da bertsotan? Galderei erantzunak emateko Iker Zubeldiari eskatu diogu gure artera hurbiltzeko. Bertso munduko hainbat bitxikeria azaldu digu. Eta berarekin batera… Izaskun eta Xabi Sound! Mikroa kokatu, eskuak atzera eta… bertsoa jartzera!   Potx eta Lotx; Bai esan?, klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.  
Hijos y educación 5 meses
0
0
0
25:10
#08.- Pilotuak: Jorge Merino
#08.- Pilotuak: Jorge Merino
Potx eta Lotx: Bai, esan? podcastaren atal honetan pilotuen lanbidea nolakoa den ezagutzera goaz.  Pilotuek mapak erabiltzen al dituzte? Zeruan ere hegazkinentzako ibilbideak daude? Nola ateratzen da pilotu izateko gidabaimena? Zaila da? Zer da hegazkin baten barruan gerta daitekeen gauzarik txarrena? Galderak erantzuteko Jorge Merino gonbidatu dugu. Hegazkinen munduko bitxikeriak azalduko dizkigu. Eta Izaskun eta Xabi Sound, gurekin festa alaitzeko. Piztu motorrak, sakatu botoia eta… has gaitezen hegan! Potx eta Lotx; Bai esan?, klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.  
Hijos y educación 5 meses
0
0
0
26:44
#07.- Baserritarrak: Amelia Jauregi
#07.- Baserritarrak: Amelia Jauregi
Baserritarren inguruko gauzak jakitera goaz, podcasataren 7. atalean. Edonor izan daiteke baserritarra? Gauza asko jakin behar da baserria aurrera eramateko? Behin erretiratuta, baserri-lanetik ere erretira daiteke baserritarra? Ameliak erantzungo dizkigu galdera hauek eta gehiago. Baserri munduko sekretu guztiak elkarbanatuko ditu gurekin; eta beti bezala Izaskun eta Xabi Sound ere gure artera etorriko dira! Batu lastoa, ukuilura sartu eta…lanera! Potx eta Lotx; Bai esan?, klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.
Hijos y educación 5 meses
0
0
0
25:34
#06.- Musikariak: Ines Osinaga
#06.- Musikariak: Ines Osinaga
Podcastaren atal honetan,  musikarien lanbidea eta egunerokoa ezagutuko dugu. Musikari izateko zer baldintza bete behar dira? Hain garrantzitsua da instrumentuak ondo joatzea? Musikarekin jolastea garrantzitsua da? Zer da managerra? Galderei erantzunak emateko, Ines Osinaga hurbildu da gure artera. Musika munduko bitxikeriak azalduko dizkigu, oholtza gainekoak eta itzalpekoak. Eta beti bezala, Izaskun eta Xabi Sound etorriko dira gure festa alaitzera. Hartu instrumentua aldean, mikrofonoak piztu eta… abestera! Potx eta Lotx; Bai esan?, klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.
Hijos y educación 6 meses
0
0
0
23:04
#05.- Nutrizionistak: Amaia Diaz de Monasterioguren
#05.- Nutrizionistak: Amaia Diaz de Monasterioguren
Nutrizionistaren lanbidea nolakoa den ezagutuko dugu atal honetan. Jaten dugunak, Osasunean eragina du. enetik jatea zergatik da garrantzitsua? Badaude onak eta txarrak diren elikagaiak? Zer gerta daiteke erosketak egitera haserre edo urduri joaten bagara? Galdera garrantzitsu hauek erantzuteko Amaia Diaz de Monasteriogureni esan diogu hurbiltzeko. Elikaduraren sekretuak azaldu dizkigu Amaiak. Izaskun eta Xabi Sound ere etorriko dira gure festa alaitzera. Amantala jarri, sua piztu… eta algarak kozinatzera hurbildu!   Potx eta Lotx; Bai esan?, klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.
Hijos y educación 6 meses
0
0
0
22:18
#04.- Erraldoi-egileak: Xabi Mendizabal
#04.- Erraldoi-egileak: Xabi Mendizabal
Nola egiten dira erraldoiak? Podcastaren atal honetan erraldoi egileen lanbidea ezagutzera goaz.  Erraldoiak, zergatik maite dira horrenbeste Euskal Herrian? Nork eta nola egiten ditu? Lan handia du erraldoia egiteak? Azalpenak emateko, Xabi Mendizabal erraldoi-egilea gonbidatu dugu. Erraldoi baten atzean zer lan dagoen azalduko digu Xabik eta bere lanaren bitxikeriak kontatuko dizkigu. Eta beti bezala, Izaskun eta Xabi Sound podcastean izango dira festa alaitzera. Txistua eta danbolina hartu eta hasi dantzan! Potx eta Lotx: Bai, esan? podcasta, Klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako. 
Hijos y educación 7 meses
0
0
0
21:34
#03.- Influenzerrak: Ana Goitia
#03.- Influenzerrak: Ana Goitia
Influenzerren lanbidea ezagutuko dugu Potx eta Lotx: BAI, ESAN? podcastaren atal honetan. Influenzer izatea, erraza al da?  Edonor izan daiteke? Badago kamera atzeko sekreturik, kamera aurrean hobeto agertzeko? Zer kontatu behar du influenzerra denak? Horretarako, Ana Goitia influenzerra gonbidatu dugu. Berak kamera atzeko sekretuak kontatu dizkigu eta bideo bat egiteko zenbat lan dagoen atzean azalduko digu. Eta horrez gain, sekulako giroa jarri dute Izaskun eta Xabi Soundek. Begiratu kamerara eta egin irribarre! Potx eta Lotx, bai esan?, Klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.  
Hijos y educación 7 meses
0
0
0
24:11
#02.- Suhiltzaileak: Gaizka Galfarsoro
#02.- Suhiltzaileak: Gaizka Galfarsoro
Suhiltzaileen lanbidea ezagutuko dugu Potx eta Lotx, Bai esan? podcastaren bigarren atalean. Zer egiten dute suhiltzaileek? Etxeak su hartzen badigu zer da egin behar dugun lehen gauza? Eta zer ez dugu egin behar? Argitzeko,  Gaizka Galfarsoro suhiltzaile oñatiarra gonbidatu dugu podcastera.  Berak suhiltzaileen sekretuak azalduko dizkigu eta suhiltzaileen lanean gertatzen diren bitxikeriak ere kontatu dizkigu. Izaskun eta Xabi Sound ere ez dira faltako. Alerta gorriaaaaaaaaa! Potx eta Lotx, bai esan?, Klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.  
Hijos y educación 8 meses
0
0
0
27:38
#01.- Magoak: Imanol Ituiño
#01.- Magoak: Imanol Ituiño
Potx eta Lotx, Bai esan? podcastaren lehen atalean magoen lanbidea ezagutzera goaz. Zer da magia? Trikimailuak dira? Nola izan daiteke magoa? Horretarako, Imanol Ituiño mago Bilbotarra gonbidatu dugu.  Berak magiaren atzean dagoen lanaren inguruan hitz egingo digu eta oso ondo pasatuko dugu berarekin! Izaskun eta Xabi Sound ere ez dira faltako. Magikoa izango da! Potx eta Lotx, bai esan?, Klixka Mediak sortu du EITB Podkasterako.
Hijos y educación 8 meses
0
0
0
23:57
00.- Potx eta Lotx, bai esan?. Teaserra
00.- Potx eta Lotx, bai esan?. Teaserra
Irailaren 20tik aurrera, Potx eta Lotxek haurren galderak erantzuteko podcasta gidatuko dute hamabostean behin,  EITB podkasten.  Potx eta Lotx pailasoek, badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte beren txokora. Haien ofizioan, lanbidean, nola trebatu diren galdetzeko eta batez ere lana nola egiten duten lehen eskutik jakiteko.  Magoak, nutrizionistak, musikariak, influenzerrak  edota suhiltzaileak izango dituzte gonbidatuen artean, besteak beste. Izaskun eta Xabi Soundek ere parte hartzen dute podcastaren atal bakoitzean, ohiko alaitasuna eta musika lagun.  Unitate didaktikoa ere proposatzen dute, lagunartean edo gelan garatzeko. Potx eta Lotx, bai esan? Klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.
Hijos y educación 8 meses
0
0
0
01:01
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Contando Cuentos
Contando Cuentos En Radio 5 no solo hay noticias... Todos los días Radio 5 te cuenta un cuento. Actualizado
Cuentos para irse a Dormir
Cuentos para irse a Dormir En estos cuentos tan especiales que hacemos tenemos a nuestra protagonista Lara, una niña que lleva desde los 2 añitos y medio compartiendo cuentos de todo tipo con vosotros. Comenzamos con cuentos pero Lara va creciendo (ya tiene casi 7 añitos) y vamos incorporando cosas como lecturas o podcast y quien sabe que otras sorpresas tendremos Actualizado
Club de Malasmadres
Club de Malasmadres El podcast del Club de Malasmadres nace con vocación de romper con el mito de la madre perfecta, luchar por una conciliación real y una sociedad en igualdad. En este podcast encontrarás reflexiones y entrevistas a distintas invitadas que nos darán su punto de vista sobre mujer, maternidad y feminismo. Está capitaneado por Laura Baena, fundadora del Club de Malasmadres y presidenta de la Asociación Yo No Renuncio por la Conciliación. Actualizado
Ir a Hijos y educación