Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Bidegurutzean
Bidegurutzean
Podcast

Bidegurutzean 572u1a

36
21

bidegurutzean , ETBko saiotik eratorritako podcasta da Eitb podkasten biltzen duguna. Bertan talde eta egileek beren musikaren inguruko gogoetak partekatzen dituzte 58535y

bidegurutzean , ETBko saiotik eratorritako podcasta da Eitb podkasten biltzen duguna. Bertan talde eta egileek beren musikaren inguruko gogoetak partekatzen dituzte

36
21
Kokein: Zaloa Urain, ''Kantuak eta musika dira nere pasiorik handiena''
Kokein: Zaloa Urain, ''Kantuak eta musika dira nere pasiorik handiena''
Episodio en Bidegurutzean
Zaloa Urainek ez du maite helburuak beti berberak izatea. Musikak "era bat" zoratzen du. Kantuak eta musika ditu pasio bizitzan eta antza ematen zaio! Kantu batek duen indarra "magikoa" dela iruditzen zaio eta abeslari eta  entzulearen arteko interakzioan sinisten du.  Itzalak sortzen badira, eskarmentuak erakutsi dio argia nola ez estali eta barrutik indarra nola atera.  Entzun ETB-1eko Bide gurutzean saiotik eratorritako podcasta.
Músicas del mundo y otras 3 años
0
0
20
09:28
Niña Coyote eta Chico Tornado: ''Bagaude, bagoaz eta bagatoz''
Niña Coyote eta Chico Tornado: ''Bagaude, bagoaz eta bagatoz''
Episodio en Bidegurutzean
Argia da Ursula  Strong eta  esaldi batean adierazi digu , Niña Coyote eta Chico Tornado ''Bagaude, bagoaz eta bagatoz'', indartsu daude eta uneari lotuta daude.  Dantzatzea eta farre egitea dira  Niña Coyoteren iritzirako bizitzak ematen dizkigun tresnak bizitzari hobeto aurre egiteko eta aukera horiek baliatzen saiatzen dira Koldo Soret eta biak, lokalean sartu eta  aurrera egiteko eta musikaren bitartez duten sormena azaleratzeko.  Bidegurutzean , ETB-1eko saiotik eratorritako podcasta eskura hementxe.
Músicas del mundo y otras 3 años
0
0
13
10:00
Cobra: ''Ahotsak ematen dio izaera abesti bati''
Cobra: ''Ahotsak ematen dio izaera abesti bati''
Episodio en Bidegurutzean
Cobra, Bilboko Metal rock taldea Bidegurutzean jarri dugu podcast honetan.  Haritz Lete, David Gonzalez, Josu Luengo, eta Ekain Elorza aspaldian dabiltza eszena tokian eta badute eskarmentua. Hala ere, entzuleen aurrera azaltzen diren bakoitzean , "bi izan edo bostehun" barrutik ateratzen diren sentimenduak azaleratzen saiatzen dira eta duten onena ematen. Abesti bati ahotsak ematen diola izaera dakite, "onerako eta txarrerako", beraz jendaurrean, diren bezalakoak azaltzeko jartzen dute indarra.  ETB-1eko Bidegurutzean saiotik eratorritako podkasta duzu entzungai hementxe.
Músicas del mundo y otras 3 años
0
0
7
07:17
Belako: Ezerezari abesten diote
Belako: Ezerezari abesten diote
Episodio en Bidegurutzean
Barruko ahotsari entzun, eta ezerezari abesten dio talde Bizkaitarrak, hegodun baleekin batera, gizartearen abiaduratik bizirik atera nahi dutelako. Ideia bat asko garatu behar da kantu bat sortzeko eta horrek ez du bermatzen gero oholtzan beteko zaituenik, Josu Ximun Billalebeitiak pokastean dionez. Entzun Bidegurutzean saiotik eratorritako podcasta.
Músicas del mundo y otras 3 años
0
0
61
09:58
Sara Zozaya: ''Zerbait esaten ari dena orainean kokatuta dago beti''
Sara Zozaya: ''Zerbait esaten ari dena orainean kokatuta dago beti''
Episodio en Bidegurutzean
Aukerak infinituak dira Sara Zozayaren iritzirako, horregatik izaten da horren zaila bizitzan aukerak egitea. Zozayari, iraganak nostalgia eragiten dio eta etorkizunak berriz, beldurra, eta arrazoi horregatik nahiago du orainean kokatzea, "zerbait esaten ari dena orainean dago beti" esaten du. Buruan dabilen doinuak bat batean ikusten du argia, baina donu eta erritmo zehatz hori kantu bilakatzeko beste askoren laguntza behar du. Lehen amaitu gabe geratzen zitzaizkion kantuak, orain ikasi du melodia solte horiek kantu bilakatzen.   Entzun podcastean, Bidegurutzean.
Músicas del mundo y otras 3 años
0
0
10
08:57
Iban Irizar ''Amorante'': ''Musika droga adiktiboa da, nekez uzten dena''
Iban Irizar ''Amorante'': ''Musika droga adiktiboa da, nekez uzten dena''
Episodio en Bidegurutzean
Ibai Irizarrek  Zintzarri eta tronpetaz iragartzen du  gorputz bizien etorrera. Iban Irizarrek aitortzen du  adizioa sortzen duen droga dela musika, "uztea kontatzen den droga" behin frogatuz gero , adizio horri helduta jarraitzen du beraz Eibarko musikariak. Errazago jasotzen du kantuetan besteren bizitza, berea baino, "interesgarriagoa" jotzen duelako musika kontsumitzailearentzat. Bidegurutzean podckastean aitortu du nahiko lukeela deabruarekin topo egin, elkar noiz ikusiko duten jakiteko. 
Músicas del mundo y otras 3 años
0
0
10
10:06
Unai Muguruza eta Lorea Argarate: Musika jartzaileak
Unai Muguruza eta Lorea Argarate: Musika jartzaileak
Episodio en Bidegurutzean
Unai Muguruza eta Lorea Argaratek besterentzat musika jartzea dute gogoko, DJ-k dira, naiz Loreari gehiago gustatzen zaion "musika jartzaileak"  direla esatea "Dantzaleku bat da infernua" eurentzat" , bekatu giro alai eta eroz betea, "gorputzak mugimendu etengabean, izerdia, sugarra…" ETB-1eko Bidegurutzean saiotik eratorritako podcasta duzu hementxe. Entzun!
Músicas del mundo y otras 3 años
0
0
10
08:06
Juantxo Arakama: ''Rapeatzean, buruak ez daki gorputza zertan ari den''
Juantxo Arakama: ''Rapeatzean, buruak ez daki gorputza zertan ari den''
Episodio en Bidegurutzean
Gorputza eta burua, elkarrengandik berezi bezala egiten zaizkio Juantxo Arakamari, Rapeatzen ari denean. Errezatzen jakin ez eta errimatzen hasi zirenentzat, "errima ere errezoa da" Arakamaren ustez , Jainko guztiak eror daitezen eskatzen duen errezoa. Helburu gabeko biderik ez du hartu, ez pertsonalki ez eta musikari dagokionean. Beti saihesten du gainera bide laburrenetik  igarotzea, ETB-1eko Bidegurutzean saioan. Hementxe, handik eratorritako podcasta.
Músicas del mundo y otras 3 años
0
0
8
09:45
Afrika Bibang: “Gero eta harroago nago nere izenaz eta izanaz
Afrika Bibang: “Gero eta harroago nago nere izenaz eta izanaz
Episodio en Bidegurutzean
Afrika Bibang-ek nomada bihotzaz paradisu berriak eraikitzen ditu kantu bakoitzean, nahi dugun hori izateko helburuz. Harro dago bere izenaz eta izanaz ; gero eta harroago. Bidean ezer okertzen bazaio, "berriz hasi eta listo!" hori erakutsi dio bizitzak, ikaskizuna dela bidea eta berezko saiaketa horri musika eta gitarra eransten dizkio berak. Hori bai, soul-aren arima du etengabeko lagun.  ETBko Bidegurutzean saitik eratorritako podcasta duzu hau.
Músicas del mundo y otras 3 años
0
0
10
09:59
Maite Larburu: ''Isiltasuna askotan oso ozena da''
Maite Larburu: ''Isiltasuna askotan oso ozena da''
Episodio en Bidegurutzean
Maite Larburuk pijamaren adibidea jarri du ETB-1 eko Bidegurutzean saioan, Herri kulturari buruz galdetu diotenean. "Herri kultura, asko maite duzun pijama goxoa da, etxean eta ondo senti arazten zaituena". Bidea bizitza bera dela uste du, helburua finkatzen laguntzen dizuna. Izan ere dauden bidetatik egokia hartu duzun jakiteko gutxienez la bizitza beharko genituzkeela pentsatzen du Hernaniarrak ,"baino ez gara katuak!" dio. Kantua barrurako bidaia gisara sentitzen du. Taulan dagoenean, isiltasuna "nahiko ozen" entzuten du eta sarri,  bere buruarekin "boxeoan" aritzen dela sentitzen du.
Músicas del mundo y otras 4 años
0
0
8
09:34
Mikel Urdangarin: ''Musikaren botere neurtezinean sinisten dut''
Mikel Urdangarin: ''Musikaren botere neurtezinean sinisten dut''
Episodio en Bidegurutzean
Emozioak azaleratzeko musikak duen gaitasunean sinesten du Mikel Urdangarinek eta horrela azaltzen du musikari eta entzuleen artean sarri sortzen den energia handiaren fenomenoa. Taula gainetik behera eta behetik gora antzematen da energia hori , "naiz batzuetan mozkorgarria"izan litekeela  badakien. Kantuak, askatasunarekin lotzen ditu eta askatasun hori zabaltzen saiatzen da.  Bide gurutzean jarrita,  bi izan ohi dira aukerak Urdangarinentzat. "Aukeratu duzun bide horretan sinisteak"ekarriko dituela emaitzak erakutsi dio bizitzak.
Músicas del mundo y otras 4 años
0
0
9
08:53
Mc Onak: ''Izokiak gara mundu honetan, beti korrontearen kontra''
Mc Onak: ''Izokiak gara mundu honetan, beti korrontearen kontra''
Episodio en Bidegurutzean
McOnak talde Bizkaitarreko kideak itsasotik hurbil bizi dira eta seinale dute hitzetan. Bidegurutzera,"itsasoz" iritsi direla esan digu  Joseba Iturraspek.  2011n sortu zen proiektu hau Joseba, Kemen, Pello, Ander eta Kimetzekin eta harrez gero ari dira bidea egiten. Erantzunak, "aireak" ekartzen dizkie askotan eta ziurrenera Kresala usainarekin. "Mezua" entzuleari iristea jartzen dute lehentasun eta ez dute gustuko itzul-inguruka ibiltzea. Hartzen dituzten aukerak "onak edo okerrak" izango diren geroak esango duela garbi dakite, baina  "korrontearen kontra"  iaioak dira Pirata onak bezala.
Músicas del mundo y otras 4 años
0
0
10
09:24
Doctor Deseo: ''Desioak indar handia du musikan eta bizitzan''
Doctor Deseo: ''Desioak indar handia du musikan eta bizitzan''
Episodio en Bidegurutzean
Francis Díez da Doctor Deseo-ren arima eta ahotsa. Desioak indar handia izan du bere bizitzan, eta bere iritzirako denon bizitzan behar du tartea desioak, aurrera egiteko indar handia ematen duelako. "Badu zerbait desioak, erlijio askok debekatzen dutenean" esaten du irribarrez. Intuizioak lagundu izan dio bizitzan eta harro dago intuizioak egiten lagundu dion bidearekin. Nola nahi, Infernua "lehen eskutik" ezagutu duela dio, eta leku desatsegina egin zitzaiola. Ez dio inori gomendatzen . Entzun ETB-1eko Bidegurutzean saiotik eratorritako podcasta.
Músicas del mundo y otras 4 años
0
0
7
09:23
Kai Nakai: ''Instintuz jokatzen dut''
Kai Nakai: ''Instintuz jokatzen dut''
Episodio en Bidegurutzean
Iratxe Aguileraren iritzirako, bizitzan, "dena da  eraikuntza prozesua" musika eta kantuak, espresio bide bat dira nahi eta sentitzen dena adierazteko modu bat. Kai Nakaik instintuari uzten dio lekua bere erabakietan. Ahalduntzen ari dela sentitzen du, adierazi nahi duena adierazteko libreago sentitzen da, ondorioz. Kanpotik datozen erasoei, kasu gutxiago uzten die Gasteiztarrak. Sare sozialetan topatu izan ditu berak deabruak, "hater-ak" esaten die. Ez du ulertzen norberaren lana "ezagutu gabe" nola eman ditzaketen horren mezu mingarriak.  ETB-1eko Bidegurutzean  Kai Nakaik esandakoak biltzen ditu Podcastak.  
Músicas del mundo y otras 4 años
0
0
7
08:02
Zea Mays: ''Aukera zuzena da, bakoitzak hartzen duena''
Zea Mays: ''Aukera zuzena da, bakoitzak hartzen duena''
Episodio en Bidegurutzean
Aiora Renteriak,  "bideari eta helmugari" biei ematen die garrantzia. Helmugarik gabeko bidea motz geratzen delako eta bidean zehar zoazela lortzen duzun eskarmentuak asko laguntzen dizulako, Ulisesen adibidea jarri digu Podkastean. "Emozionatzen" duten kantuetan sinesten du Zea Maysek, horiek jotzen ditu abesti borobilak eta horretan saiatzen da eszenatokian  dagoenean, abestiak entzuleekin sortzen den feed-backarekin borobiltzen. ETB-1 eko Bidegurutzean saiotik eratorritako podcastean entzun dezakezu.
Músicas del mundo y otras 4 años
0
0
8
09:42
Ezpalak: ''Kanta bat, bizitza zatitxo bat izan liteke''
Ezpalak: ''Kanta bat, bizitza zatitxo bat izan liteke''
Episodio en Bidegurutzean
Zestoako talde kideak bide gurutzean jarri ditugu, bidea egitearen garrantzia azpimarratu digute. Eskarmentuak erakutsi die , aldian behin atzera begiratu behar dela aurrera egiteko, baina egunean egunekoak eramaten ditu bidean aurrera. Hori bai, "gehiago pentsatzen dut zorian, patuan baino" aitortu digu taldeko abeslariak. Musikarekin "disfrutatu egiten dute  eta horretan ahalegintzen jarraituko dute. ETB-1eko Bidegurutzean saiotik eratorritako podcasta eskaintzen dizugu, Ezpalak taldearen musikarekin batera. 
Músicas del mundo y otras 4 años
0
0
10
08:03
Grises: Amancay Gaztañaga. ''Aldaketa, beti da Iraultza''
Grises: Amancay Gaztañaga. ''Aldaketa, beti da Iraultza''
Episodio en Bidegurutzean
Zestoan errotutako Grises Indie musika taldearen ahotsa da Amancay Gaztañaga. Orainean kokatzen den pertsona da, bai bai daki gauzak etorkizunerako uzten badira   ez gertatzeko zoria dutela. Aurrera eginez burutu du bidea, agian horregatik egin ditu horrenbeste gauza orain arte. Helmugara iristea, berez, ez da garrantzitsua beretzat. "Aldaketa, beti da iraultza" azpimarratu du ETB-1-eko Bidegurutzean saioan. Eszenategia "ahalduntzeko lekua" da beretzat. Podcastean jaso ditugu ETB-1eko Bidegurutzean saioan esanak 
Músicas del mundo y otras 4 años
0
0
9
08:26
Gatibu: ''Nahiago dugu bideari ondo heltzea, gogoz aurrera egiteko''
Gatibu: ''Nahiago dugu bideari ondo heltzea, gogoz aurrera egiteko''
Episodio en Bidegurutzean
Alex Sardui, Gatibu-ren abeslari ezagunak kalean ikasi du bidea egiten, aukerak bilatu eta topatzen. Izan ere aukerak bilatu egin behar dira dauden lekuan antzeman aukera ona direla. Sarduik, nahiago du bideari "ondo heltzea" gogoz aurrera egiteko. Deabrua norberaren baitan dagoela pentsatzen dute Gatibuko kideek  eta "Covid-arekin bezala" deabruari aurrez-aurre begiratu eta berarekin bizitzen ikasten  jakin behar dela uste dute arima galtzeko arriskua dagoelako bestela. Entzun podcastean  haien esanak.  
Músicas del mundo y otras 4 años
0
0
10
09:45
Oki Moki: ''Bizi dugun momentuaz hitz egiten dugu kantuetan''
Oki Moki: ''Bizi dugun momentuaz hitz egiten dugu kantuetan''
Episodio en Bidegurutzean
Oki Mokiko taldekideak, "pretentsio handirik gabeko sormen zintzoa" lantzen dute, mundu guztiak bezala, batzuetan infernuan eta bestetan zeruan ikusten dute beren burua. Izan ere, "musika emozionalki" bizi dute eta barruko hustuketa horrek balio die berriz ere betetzeko eta sormenari bide egiteko. "Bizi dugun momentuaz hitz egiten dugu" esan digute Getariarrek  Bidegurutzean posdcastean. Entzun, poppunkean kokatutako taldeak  esanak.
Músicas del mundo y otras 4 años
0
0
7
08:18
Mice: Non hasten den Mice eta non Miren ?, ez dakit. Oso lotuta daude
Mice: Non hasten den Mice eta non Miren ?, ez dakit. Oso lotuta daude
Episodio en Bidegurutzean
Mice, Bidegurutzean jarri dute  ETB-1en . Miren Narbaizak ez daki garbi non hasten den Mice eta non Miren, baian iruditzen zaio biak daudela elkarri oso lotuta eta elkarren osagarri. Musikak eman dio lekua mundu honetan eta kantuak "barruko" leherketatik sortzen zaizkio gehienetan. Bizitzak erakutsi dio, utzi egin behar zaiela gauzei pasatzen, eta eskarmentu horrek egiten diola bakoitzari bere puzzlea osatzen.
Músicas del mundo y otras 4 años
0
0
8
09:47
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
La Jungla sonora
La Jungla sonora Joseba Martín dirige el veterano programa de divulgación musical en Radio Euskadi. Actualizado
Ertzetatik
Ertzetatik Ertzetatik podcastean, Mikel Izarra adituak, musikaren ertz guztiak aintzat hartzen ditu eta hauetan sakondu eta gaika aztertu. Egile beraiekin aztertzen ditu musika sormenerako erabiltzen dituzten baliabide tekniko eta entzumenezkoak Actualizado
Akabo bakea!
Akabo bakea! AKABO BAKEA Zure arratsaldeak, desberdinak! Musika onena, sexu kontuak, misterioa, abentura eta gazteok entzun nahi duzuon guztia eskainiko dizute Telleria anaiek. Astelehenetik ostiralera gaueko 10etatik aurrera, Akabo Bakea! Actualizado
Ir a Músicas del mundo y otras