Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Benetan zabiz!
Benetan zabiz!
Podcast

Benetan zabiz! 6gp1a

120
272

"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako, entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia. y4c53

"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako, entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.

120
272
36. Alex Padilla eta EHko “salba nazazu”
36. Alex Padilla eta EHko “salba nazazu”
Episodio en Benetan zabiz!
Txutxu-mutxu eta saio saltseroak aldarrikatzeko, Alex Padilla kazetaria gonbidatu dute Malenek eta Aitziberrek “Benetan zabiz?” podcastera. Horretan aditua da eta farandulako artista zein famatu asko ezagutzen ditu. Bai eta “pop kultura”ko erreferentzia guztiak ere!Arrosaliren tartean famatuak protagonista diren jokoan aritu dira eta “Salvame” saioko pertsonaia guztien inguruko informazio pribatua ezagutu dute.Euskal Herritarrei kotilleo saio bat gustatuko litzaiekeela uste dute? Euskal famatuak haien inguruko istorio pribatuak publiko bihurtzeko beldur lirateke edo prest leudeke? Haien inguruko edukia egon, badago? Malen izango da EHko Marta Riesco? Nor ezkonduko da datorren urtean? Aitortu dizkien ezusteko guztiak ezagutzeko prest? Ba, entzun atala.
Magazine y variedades 3 días
0
0
25
59:37
35. Josune Arakistain, Sune, eta “Amaineman”
35. Josune Arakistain, Sune, eta “Amaineman”
Episodio en Benetan zabiz!
Azkeneko urtean aldaketa asko bizi izan dituela aitortu du atal honetako gonbidatuak, Josune Arakistain Itziartarrak.Suneren azken lanak dioen bezala, “Amaineman”, alegia, amain ematen ikasten ari da eta horretaz aritu dira Josune, Aitziber eta Malen solasean.Nolakoa da Josune eta nolakoa Sune? Nola izan ohi da, gogorik edo indarrik ez dagoenean, publikoaren espektatibak bete behar izatea? Nola eramaten da ikusleen ilusioaren arduraduna izatea?Musikariak, kontzertu bira hasi berria du eta kirol berezi bateko munduko lehiaketan sailkatu da. Egia ote da? Zer da haientzat “amain ematea”? Terminoa erromantizatu egin ohi da?
Magazine y variedades 1 semana
0
0
60
59:46
34. Iker Vicente, aizkolaria eta munduko txapeldunordea
34. Iker Vicente, aizkolaria eta munduko txapeldunordea
Episodio en Benetan zabiz!
Iker Vicentek beste bi domina irabazi ditu aizkoran 2025eko apirilean, Australiako Munduko Txapelketan, abiadura modalitatean. Munduko aizkolari onenetakoak, txapeldunordeak, txikitatik ezagutzen du aizkora.Ikerrek txapelketa asko eta asko irabazi ditu eta onenen artean egoteak sortzen duen presioa nola kudeatzen duen galdetu diote Aitziber eta Malenek. Orohar, kirol ibilbideaz aritu dira gonbidatuarekin. Zer moduz Australian? Zer pentsatzen dute bertako aizkolariek euskaldunei buruz? Nondik datorkio aizkorarekiko grina? Ze gauza sakrifikatu behar izan ditu. Nolakoa izan zen “La Resistencia” saioko esperientzia? Diru asko irabazten da aizkolari moduan? Zer moduzkoa da Otsagabiko bizitza?Maria Blanco, urrezko kolaboratzaileak, gainera gai interesgarria ekarri die beste behin: bikoteen artean egiten diren opariez aritu da, alegia.
Magazine y variedades 2 semanas
0
0
39
56:31
33. Ane Rot, “Elite” telesaila eta mendekua
33. Ane Rot, “Elite” telesaila eta mendekua
Episodio en Benetan zabiz!
Txiki txikia zenetik artista izan nahi zuela bazekien; hori eta gauza gehiago deskubritu dituzte atal honetan Aitziber Grados eta Malen Altunak.Ane Rot arrasatearra ezagutu dute: ETB-1eko “Kantugiro” saioan irabazten hasi, gero “Bagoaz” musika saiotik igaro, kriminologia gradua ikasten hasi, Madrilera abentura berriak probatzera joan eta 4 hilabetera “Mickey Mouse Squad” saioa aurkezten hasi zen. Geroztik, hainbat film eta “Elite” telesaileko 8. denboraldian ikusi dugu.Anek “Benetan Zabiz?”en atal honetan aitortu du Emiliaren pertsonaia interpretatu eta gero, haren izaera dela eta, jendeak gorrotatuko zuela. Nola bizi zuen "Elite"ko arrakasta? Zerikusia du Anek bere pertsonaiarekin? Hori aprobetxatuz, “mendekuaz” aritu dira. Zein izan da neskek hartu duten mendekurik handiena?Arrosaliren tartean joko batera jolastu dira: Anek, bere mugikorreko sekretuak erakutsiko dizkigu?
Magazine y variedades 3 semanas
0
0
44
59:23
32. Aitor Nieto, polimaitasun harremanak
32. Aitor Nieto, polimaitasun harremanak
Episodio en Benetan zabiz!
Aitziber eta Malenek podcastera gonbidatzen duten laugarren Markina-Xemeindarra da. Aitor Nieto polimaitasunaz hitz egitera gonbidatu dute.Zer da polimaitasuna? Nola bizi du Nietok? Zer desberdintasun dago polimaitasuna eta harreman irekien artean? Zer iritzi du harreman monogamoen inguruan? Zer uste du polimaitasuna ligatzeko erabiltzen dutenez? Zer da “polifake”?Polimaitasun harremanetako akordioez eta komunikazioaren garrantziaz aritu dira, besteak beste.
Magazine y variedades 1 mes
0
0
46
59:39
31. Iban Garcia, Influencerra eta kotilla
31. Iban Garcia, Influencerra eta kotilla
Episodio en Benetan zabiz!
Telecinco telebista kateko “Los vecinos de la casa de al lado” realityko aurkezlea delako pozez txoratzen dago eta orain arte egindako ibilbideaz, harro. Iban Garcia influencerra horretarako jaio da, bai eta kotilleoa eta salseorako!Zenbat egi aitortuko dizkie Malen eta Aitziberri? Zein realitytan proposatu diote parte hartzea? “Supervivientes” saioan adibidez? Jende askok gelditzen ote du kalean? Kale-inkestak egiten dituenean poliziari ikuskizun-baimena eskatu behar dio? Zer pentsatzen du Ibanek, Aitziberrek eta Malenek influencer zenbaiten inguruan dituzten aurreiritziez?Atal honetan, gai hauetan sakondu dute: Madrileko egunerokotasuna, ekitaldietako FOMO-a (Fear of missing out), “Operacion Triunfo” saioko kotilleoak eta alfonbra gorrietan pasatzen diren salseoak.Poligrafo zaharra eskuratu dute eta “egiaren testa” egin diote! Harreman ona du Twin Melodyrekin? Publizitatea egiteagatik 15.000 euro kobratzera heldu da? Harreman ona du “En todas las salsas” saioko kolaboratzaileekin?
Magazine y variedades 1 mes
0
0
61
58:48
30. FlakoFonki, Euskal Herriko Community managerra
30. FlakoFonki, Euskal Herriko Community managerra
Episodio en Benetan zabiz!
FlakoFonkik, Chill Mafia taldeak “azken” kontzertua eskaini eta gero zer egingo duen kontatu die “Benetan zabiz?”eko neskei. Lanik gabe geratu da? Nola eramango du orain ogia etxera? Aurretik ere, ze lan arraro gauzatu ditu? Amerikan marihuana moztu? Irristaketa irakaslea?Orain burutuko dituen lanen artean, ETB1eko “Linbo” late night saioko Community Managerra izango da eta bertan kolaboratzen ikusiko dugu. Txirula jo dute eta “lotsaz” aritu dira…Zeintzuk dira bere erreferente musikalak? Zein da bere “guilty pleasure” musikala? Ligatzen duenean, eta ligatzen badu, zein da bere teknika? Nola uste du ikusten duela jendeak kanpotik? Zergatik dago irakasleen kontra?
Magazine y variedades 1 mes
0
0
52
53:38
29. Lur Errekondo, sakrifizioak
29. Lur Errekondo, sakrifizioak
Episodio en Benetan zabiz!
Usurbildarra “El conquistador del fin del mundo” ETB-2ko saioko kamera atzeko kontuez aritu zaie benetan-zabiztarrei. Bertan egiten duen aurkezle lanaz eta partaideekin duen harremanaz.Nola sentitzen da Lur astez-aste partaideak kaleratzen dituztenean? Nola suertatu zitzaion aurkezle izateko aukera? Realityan parte hartuko luke berak?Bestalde, kirolaz, sakrifizioaz eta Lurrek honekiko duen pasioaz ere aritu dira. Eskubaloia, harri-jasotzea… nola kudeatu ditu emozionalki sufritu izan dituen lesio ugariak? Sakrifizio asko egin behar izan ditu? Zein da egin duen handiena?Maria Blanco kolaboratzailea, ebakuntza estetikoez aritu da eta honek gaur egun gizartean sortzen duen presioaz.
Magazine y variedades 1 mes
0
0
83
01:01:08
28. Leire Padilla, psikopatak eta krimenak
28. Leire Padilla, psikopatak eta krimenak
Episodio en Benetan zabiz!
Kriminologo baten egunerokoa eta lana ezagutzeko Leire Padilla gonbidatu dute "Benetan zabiz?"en atal honetara Malen eta Aitziberrek.Zein da bere lana? Zer da krimen bat? Nork gauzatzen ditu? Zer egiten da hilketa bat gertatzen denean? Aski ezagunak diren kasuez aritu dira: Jose Breton, Madeleine Mccan eta Gabriel haurrei buruz.Psikopaten inguruan ere hitz egin dute. Zer da psikopatia? Jaiotzatikoa da? Sentimenduak ala emozioak dituzte? Nola identifikatu ditzakegu?
Magazine y variedades 1 mes
0
0
60
59:55
27. Mirua, erabakietan “salda badago”
27. Mirua, erabakietan “salda badago”
Episodio en Benetan zabiz!
Mirua taldeko Maitane Iruin eta Malentxo Zeberio tolosarrak betidanik ezagutzen dute elkar. Musikari ibilbidea lehendik hasia zuten Arrakalak proiektuarekin batera. Taldeko hirugarren M-ak, Mattinek, Malentxoren anaiak, musika elektronikoa sortzen zuen eta etxe berean bakoitza bere musika enseatzen iharduten zutenean, elkarren etsai izan baino, proiektuak batzea erabaki zuten. Atalaren bigarren zatian, “erabakiak hartzeaz” aritu dira lau neskak.Erabakiak erraztasunez hartzen dituzte? Zergatik da “salda badago” eta ez “dago”? Nolatan eman dituzte lau urte sortu duten albumean lanean? Zergatik utzi zituzten biek gradu ikasketak? Zerk ematen die hozkirri handia?“Ezebezka” edo “Zuria” jokuan jolastu dira gainera.
Magazine y variedades 2 meses
0
0
50
59:58
26. Andrea Arrizabalaga, kazetaria eta antiespezista
26. Andrea Arrizabalaga, kazetaria eta antiespezista
Episodio en Benetan zabiz!
“Benetan zabiz?”en Andrea Arrizabalaga kazetaria izan dute gonbidatua! Kazetaria, albistegietako aurkezlea, antiespezista, eduki sortzailea… mundu begano baten alde ari da. Animalietatik eratorritako elikagai edo osagairik gabe bizi da eta horren aldeko apustua egiten du. Andrearen haurtzaroaz, kazetari lanaz, informazioaren arduraz, beganismoaz eta antiespezismoaz aritu dira hiru neskak solasean.Andreak, txikitatik izan nahi zuen kazetaria? Nola kudeatzen ditu emozionalki albiste txarrak? Zer da kontzientzia-klausula? Zergatik dio garrantzitsua dela informatuta egotea? Noiz eta zergatik erabaki zuen begano izatea? Nola eragiten dio gaiak? Zer pentsatzen du abeltzaintzaz?Maria Blanco kolaboratzaileak ere parte hartu du atal honetan eta “Sexo en Nueva York” telesaileko hainbat jarrera kritikatu ditu.
Magazine y variedades 2 meses
0
0
46
01:04:17
25. La Txama, artisten afterparty-a
25. La Txama, artisten afterparty-a
Episodio en Benetan zabiz!
La Txama taldeko Martin (Tuli Elbachatuli) eta Aitor Valcarlos gonbidatu dituzte Aitziber eta Malen-ek "Benetan zabiz?"era!Taldearen anekdotez, parrandetako istorioez, EHko beste talde batzuekin duten harremanaz, artista batzuen “soldata” eskasaz, “guilty pleasure” musikalez… aritu dira bi neskekin, beste gauza batzuen artean.Beste gai sakon bati ere heldu diote: obrak eta artistak desberdindu behar dira? Noiz banatzen ditugu? Noiz ez? Ze adibide ditugu gurean?Marte Lasarte taldeko Pello Armendariz deitu dute, broma telefonikoa egiteko… testuingururik gabeko hitzak erabiliz!
Magazine y variedades 2 meses
0
0
47
01:00:04
23. Aiora Zulaika “Pirritx”, Inozientzia eta irrigintza
23. Aiora Zulaika “Pirritx”, Inozientzia eta irrigintza
Episodio en Benetan zabiz!
Eszenatokien magaletik begirada botatzen dio orain pailasogintzari, 26 urtez ofizio izan duenari. Aiora Zulaikak denbora batez Pirritxen ileorde larrosa kendu badu ere gogo handiz aritzen da berean.Euskal-Irriko haur asko bezala, Malen eta Aitziber “Pirritx, Porrotx eta Marimotots”ekin hazi eta hezi dira eta gonbidatuak joko handia eman du: Nor izan zen lehenengo Pirritx? Eta nola hartu zuen lekukoa Aiorak? Antzekotasuna dute Pirritxek eta biok? Zer uste du inozentziari buruz? Helduaroan xalotasuna galtzea ohikoa da? Lehenengo begi-kolpeko maitasunean sinesten al du? Positibotzat du bere burua?Maria Blanco, urrezko kolaboratzaileak, lagunartean ikusten diren faltsukeria esperientziak ekarri ditu "Benetan zabiz?"en atal honetako mahai-gainera.
Magazine y variedades 2 meses
0
0
43
01:01:28
24. Ana Goitia, trepen aurrean “Katana”
24. Ana Goitia, trepen aurrean “Katana”
Episodio en Benetan zabiz!
Bigaren aldiz gonbidatu dute Ana Goitia “Benetan zabiz?” podcastera!Sentimentala dela aitortu die Aitziber eta Maleni, eta tarteka; baldarra ere bai. Bere baldarkeriari lotutako hainbat anekdota barregarri kontatu ditu eta aitortu du gaur egungo gazteengan konfiantza handia duela. “Katana” bakarrizketa show berriaz aritu da ere eta sekretu asko kontatu ditu atalean zehar.Bestetik, “eskalatzaile maltzurrak” izan dituzte hizpide; “trepak”, alegia. “Trepa” asko daude telebistari lotutako lanbidean? Ana, halakoa izan al da noizbait? Zer egin “trepak” topatzen ditugunean?
Magazine y variedades 2 meses
0
0
28
01:03:45
21. Lorea Intxausti, lagunak eta kuadrillismoa
21. Lorea Intxausti, lagunak eta kuadrillismoa
Episodio en Benetan zabiz!
Inoiz baino hobeto dagoela dio Lorea Intxaustik! Lanean pozik, “Bihar arte soilik” antzezlana oholtzan amaitu berri eta “Vaya Semanita” eta “Muertos SL” umore telesailetan dihardu egun. "Go!azen" telesailean aktore lanetan aritua, bertan parte hartzea “gutxietsi” egin ohi dela azpimarratu du. 2024an, lanbidea uztekotan egon zela aitortu die Aitziber eta Maleni."Benetan zabiz?"en atal honetako gai nagusia, adiskidetasuna izan da. Posible da heldutasunean lagun berriak egitea? Txikitako lagunak betiko izan behar dute? Nola kudeatu izan dute lagunak galtzea? Zer pentsatzen dute kuadrillismoaren inguruan?
Magazine y variedades 2 meses
0
0
23
01:01:09
22. Ander Zumeta, drogen menpekotasuna
22. Ander Zumeta, drogen menpekotasuna
Episodio en Benetan zabiz!
Ander Zumetak drogekiko pairatu zuen menpekotasunaren bizipenetatik abiatuta, drogen kontsumoak pertsonengan izan ditzaketen ondorioez aritu dira “Benetan zabiz?”en atalean.Nola eta zergatik hasi zen kontsumitzen? Nola bizi du uzteko prozesua? Zerk eraman zuen drogak kontsumitzeari uzteko erabakia hartzera? Non eskatu zuen laguntza? Nola jokatu beharko luke droga menpekoaren inguruneak? Ze fasetan dago orain Ander?“Ailaket, drogen kontsumo arduratsua” aldarrikatzen duen elkartearen inguruko iritziak mahaigaineratu dituzte.
Magazine y variedades 2 meses
0
0
43
01:03:48
20. Zuhaitz Gurrutxaga, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa
20. Zuhaitz Gurrutxaga, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa
Episodio en Benetan zabiz!
44 urteko krisian dagoela aitortu die Zuhaitz Gurrutxagak benetan-zabiztarrei!Futbolari ohia kirolean bizi zuen presioaz aritu da eta egoerak bultzatutako ondorioez. Nola bizi izan zuen garai hura? Nola darama nahasmendu obsesibo-konpultsiboa egun? Zerk lagundu dio aurrera egiten? Zertan baldintzatzen du nahasmenduak?Gurrutxagak, umoretik, bere egunerokotasuneko hainbat gauza kontatu ditu, bai eta iraganeko hainbat anekdota kontatu ere. Zergatik erabaki zuen kalean gitarra jotzen hastea? Nola hasi zen bakarrizketak egiten? Itzuliko al da telebistara?
Magazine y variedades 2 meses
0
0
44
01:00:11
Sara Cozar, norberarengan sinestea
Sara Cozar, norberarengan sinestea
Episodio en Benetan zabiz!
Aktore lanbidea ondo ezagutzen du Benetan zabizeko gonbidatuak, Sara Cozar Valbuena ordiziarrak! Gidoiak alde batera utzi eta bere bizitzako tramak, edo dramak, mahaigaineratu ditu atalean zehar. Cozarren ikasteko afizioa, gidoiak barneratzeko erabiltzen duen marrazketa metodoa, errutinaren nagia, pantailan eman zuen lehenengo muxua, Alex Gonzalez aktorearekin izandakoo fikziozko harremana, Goenkaleko garaiak, Aitziber Garmendiarekin Kubara egin zuen bidaia… Horiek denak eta guztiongan eragina duen gaia hartu dute: norberarengan sinesteko ahalmena. Bere burua ondo ezagutzen al du Sarak? Seguru sentitzeko metodorik badu? Zergatik esaten diote "La Txari"? Zergatik sentitzen du Kubarekiko lotura handia? Maria Blanco kolaboratzailearekin berriz, sekulako meloia zabaldu dute. Zer gertatzen da lehenengo aldiz gure gorputza eraso dutela sentitzean? Ez galdu atala! Benetan Zabiz? podcasta, OnTimek ekoizten du EITB Podkasterako.
Magazine y variedades 4 meses
1
0
54
01:01:42
Jon Fernandez, mainstream-a jarraitzen
Jon Fernandez, mainstream-a jarraitzen
Episodio en Benetan zabiz!
Jon Fernandez kazetariak influencerren mundua ondo ezagutzen du eta benetan zabiztarrei zurrumurru ugari kontatu dizkie atal honetan. Eduki sortzaileen artean, faltsukeria handia dago? Edukiak elkarri plagiatzen dizkiote? Nor da OT 2024 denboraldiko bere faboritoa? Zer gertatzen da Benidorm Fest jaialdiaren kameraren atzean? Zein da inoiz izan duen zitarik lotsagarriena? Bestetik, eta Jonferren urteroko Rewind bideoak aitzaki, mainstream-az eta 2024ko meme faboritoen inguruan aritu dira. Iazko eduki biral eta ikusien errepasoa egin dute. Ez galdu atala! Benetan zabiz? podcasta, On Timek ekoizten du EITB podkasterako.
Magazine y variedades 4 meses
0
0
29
01:03:16
Julen Telleria, traumen motxila eta auzo-lotsa
Julen Telleria, traumen motxila eta auzo-lotsa
Episodio en Benetan zabiz!
Benetan Zabizen 100.atalera haldu gara!!!! Zenbaki garrantzitsua ospatzeko eta honen omenez, podcasera etortzeko irrikaz egon den hurbileko esataria eta aurkezle mitikoa da ataleko gonbidatua: Julen Telleria Lopetegi!  Orainarte gonbidatu ez dutelako, apur bat haserre ote dago? Malenek, Aitziberrek eta Julenek 2022ko udaberrian ezagutu zuten elkar. Bata-besterekiko aurreiritziez, momentuko egoera emozional eta bitalaz, igaro izan dituzten bolada txarrez, traumez betetako motxilaz eta garaitezina sentitzeaz aritu dira solasean.  Nola dago Julen oraintxe? Asko konparatzen al dute Antton Telleria anarekin? Ezberdinak dira? Zer gertatzen da gertuko lagun bat erasotzailea denean? Zer egin beharko litzateke horrelakoetan? Zerk ematen du auzo-lotsa? Aukera balu, zer esaldi esango luke Julenek mundu osoaren aurrean? Ez galdu ehungarren atala! Benetan zabiz, ON Timek ekoiztendu EITB podkasterako.
Magazine y variedades 4 meses
0
0
87
01:02:13
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Zebrabidea
Zebrabidea Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara. Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan. Arrosa Irrati Sareak ekoizten du. Actualizado
Irrintzi Plaza
Irrintzi Plaza Irrrintzi dorrea Iruñerriko euskaldunon topagune bihurturik , Miren Mindegiaren eta Unai Lakoren eskutik. Astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 18:00etara. Actualizado
Estamos dentro
Estamos dentro Jon Martija se cuela en casa de un personaje para conocerle de cerca al igual que lo hizo en los promeros veinti cinco episodios Juan G.Andrés. Siempre consiguen entrevistas cercanas e interesantes Actualizado
Ir a Magazine y variedades