iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Tropela Podcastak r131q
Por tropela
571
466
Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta. 69364i
Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.
#578 Tropela.eus | 2025eko Italiako Giroa
Episodio en Tropela Podcastak
Hurrengo asteburuan Albaniatik abiatuko da 2025eko Italiako Giroa eta lehen itzuli handia izanik, podcast hau grabatzea ezinbestekoa zen. Kinielari errepasoa egiteko Iker Gomez Finisher taldeko txirrindularia gonbidatu dugu. Altsasuarrak bikain ekin dio denboraldiari. Landerrek (@landergarro) eta Egoitzek (@elizaso) elkarrizketatxo bat egin ondoren, hiruren artean kiniela osatu dute. Ea egindako analisiak laguntzen dizuen!
01:19:07
#577 Tropela.eus | 2025eko Paris-Roubaix
Episodio en Tropela Podcastak
Asteburu honetan jokatuko dira Paris-Roubaixeko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena. Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek, Itzuliako 3. etapan Alex Aranburuk (COF) izandako auzia aipatzeaz gain, larunbatean jokatuko den emakumezkoen Paris-Roubaix eta igandean jokatuko den gizonezkoena izan dute hizpide. Seguru lagungarri zaizuela kinielak prest izateko! Zorte on!
40:18
#576 Tropela.eus | 2025eko Flandriako Tourra eta Itzulia
Episodio en Tropela Podcastak
Igande honetan jokatuko dira Flandriako Tourreko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena. Horretaz gain, astelehenetik aurrera, Itzulia izango dugu gure errepideetan. Gogoratu gainera aurtengo Itzulian ere Laboral Kutxaren babestutako sailkapena izango dugula sari zoragarriekin. Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek Flandriako klasiko handiaren eta Itzuliaren inguruko kinielei bistadizo bat ematen diote. Seguru lagungarri zaizuela kinielak prest izateko! Zorte on!
44:02
#575 Tropela.eus | 2025eko Paris-Niza
Episodio en Tropela Podcastak
Igande honetan abiatuko da 2025eko Tropelako lehen itzulia: Paris-Niza. Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideez gain, Eñaut Urkaregi txirrindulari gaztea izan dugu gonbidatu gisa. Bertan Eñauten txirrindularitza ibilbideaz eta etorkizunaz aritzeaz gain, Paris-Nizako kiniela repasatu dugu. Zabaldu mezua!
01:07:58
#574 Tropela.eus | 2025eko Strade Bianche
Episodio en Tropela Podcastak
Larunbat honetan lehiatuko dira denboraldi honetan Tropelan urtekorako puntuak emango dituzten emakumezko zein gizonezkoen klasikoa: Strade Bianche. Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai Tropelaren inguruko berriak zein Strade Biancheko bi kinielen inguruko hausnarketa egiten. Zabaldu mezua!
48:16
#573 Tropela.eus | 2025eko UAEko Tourra
Episodio en Tropela Podcastak
Estreinekoz gizonezkoen UAEko Tourra gehitu dugu gure egutegian. Denboraldi berezi hau, horrenbestez, lehenago abiatuko dugu 2025 honetan. Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai Tropelaren inguruko berriak zein UAEko Tourreko kiniela aipatzeko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!
30:55
#572 Tropela.eus | 2024ko Espainiako Vuelta
Episodio en Tropela Podcastak
Larunbat honetan, abuztuaren 17an abiatuko da 2024ko Espainiako Vuelta Lisboatik. Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) kideak batu dira Egoi Martinezi (@egoimartinez78) Vueltari lotutako elkarrizketa interesgarri bat egiteko. Ondoren, nola ez, kinielari errepasoa egiten diote. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!
01:23:51
#571 Tropela.eus | 2024ko Frantziako Tourra
Episodio en Tropela Podcastak
Larunbat honetan, ekainare 29an, abiatuko da 2024ko Frantziako Tourra, denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena. Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) kideez gain, Amets Txurruka (@AmetsTxurruka) ere gehitu da Tourreko ibilbideari zein kinielari errepasoa emateko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!
01:29:43
#570 Tropela.eus | 2024ko Dauphine Kriteriuma
Episodio en Tropela Podcastak
Igande honetan, ekainaren 2an abiatuko da 2024ko Dauphine Kriteriuma, Tourraren aurreko itzuli garrantzitsuenetako bat. Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira Dauphineko ibilbideari zein kinielari errepasoa emateko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!
41:23
#569 Tropela.eus | 2024ko Emakumeen Itzulia
Episodio en Tropela Podcastak
Ostiral goizean, 9:50ak aldera abiatuko da 2024ko Emakumeen Itzulia Gasteiztik. Hiru etapaz osatutako lasterketa izango da eta tropeleko onentsuenak bertan izatea espero da etxeko Laboral Kutxa taldearekin batera. Podcast honetan ohi bezala Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu badira ere, gonbidatu berezia izan dute solasean aritzeko: Peio Goikoetxea. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!
54:37
#568 Tropela.eus | 2024ko italiako Giroa
Episodio en Tropela Podcastak
Larunbat honetan, maiatzaren 4ean, abiatuko da 2024ko Italiako Giroa, denboraldiko lehen itzuli handia. Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira Giroko ibilbideari zein kinielari errepasoa emateko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!
01:07:58
#567 Tropela.eus | 2024ko Ardenetako Hirukoa
Episodio en Tropela Podcastak
Igande honetan Amstel Gold Race klasikoekin ekingo zaio aurteno Ardenetako Hirukoei. Bi, izan ere gizonezko zein emakumezkoen kinielak prestatu beharrean baikara. Gogoratu kiniela berarekin hiru klasikoetan arituko garela puntuak biltzen: Amstel Gold Race, Fleche Wallone eta Liege-Bastogne-Liege. Podcast honetan Lander Garroz (@landergarro) eta Egoitz Lizasoz (@elizaso) gain, gonbidatu berri bat izan dugu: Mikel Astarloza. Mikelekin batera, gizonezkoen kiniela eta egunotako txirrindularitzaz aritu gara, baita emakumezkoen kinielaren inguruan partzialki bada ere. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!
01:30:06
#565 Tropela.eus | 2024ko Euskal Herriko Itzulia
Episodio en Tropela Podcastak
Astelehenean abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia, Irunen jokatuko den erojupekoarekin. Bertan bi hautagai nagusi: Vingegaard (TVL) eta Evenepoel (SOQ). Ezin, ordea, Roglic (BOH) ahaztu. Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
26:21
#564 Tropela.eus | 2024ko Milan-Sanremo
Episodio en Tropela Podcastak
Larunbat honetan jokatuko da Milan-Sanremo klasiko handia, denboraldiko lehen monumentoa. Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
34:43
#563 Tropela.eus | 2024ko Strade Bianche
Episodio en Tropela Podcastak
Larunbat honetan jokatuko da Strade Bianche klasikoa, bai emakumezko zein gizonezkoena, Tropelako denboraldi honetako lehen bi lehiaketak. Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
30:45
#562 Tropela.eus | 2023ko Lombardia
Episodio en Tropela Podcastak
Larunbat honetan jokatuko da denboraldi honetako azken Tropelako lasterketa: Lombardia. Denbora pasa bada ere aurreko lehiaketatik, ezin utzi alboan monumentu handi hau! Gainera bertan Evenepoel (SOQ), Pogaçar (UAD) eta Roglič (TJV) lehian izatea espero da. Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
24:15
#561 Tropela.eus | 2023ko Espainiako Vuelta
Episodio en Tropela Podcastak
Larunbat honetan abiatuko da 2023ko Espainiako Vuelta Bartzelonan jokatuko den taldekako erlojuaren kontrako saioarekin. Aurtengo Vuelta irabazeko faborito nagusiak hiru dira: Evenepoel (SOQ), Roglic (TJV) eta Vingegaard (TJV). Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
01:08:51
#560 Tropela.eus | 2023ko FrantziakoTourra
Episodio en Tropela Podcastak
Bilbo zain da aurtengo Frantziako Tour honi ekiteko! Guk ezin hutsik egin eta hemen duzue gure podcastik onena Tour berezi honetako kinielaz aritzeko. 7 euskal txirrindulari izango dira ondo bidean tropel nagusian: Mikel Landa (TBV), Pello Bilbao (TBV), Alex Aranburu (MOV), Gorka Izagirre (MOV), Jonathan Castroviejo (IGD), Omar Fraile (IGD) eta Ion Izagirre (COF). Podcast honetan Iban Pere (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
01:18:29
#559 Tropela.eus | 2023ko Italiako Giroa
Episodio en Tropela Podcastak
Badator denboraldiko lehen itzuli handia: 2023ko Italiako Giroa! Denboraldiko lehen hiru asteko lasterketa izanda, ezin podcastik grabatu gabe geratu! Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
01:13:06
#558 Tropela.eus | 2023ko Itzulia
Episodio en Tropela Podcastak
Ez erlojupekorik ez eta amaierarik Arraten, horrelakoa izango da astelehean abiatuko den 2023ko Euskal Herriko Itzulia. Kinielari dagokionez, izen handiak aurrikusten dira, besteak beste iazko Tourreko garailean, Vingegaard (TJV). Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
25:14
También te puede gustar Ver más
Ciclismo de ayer y de hoy CICLISMO DE AYER Y DE HOY, un podcast semanal que habla de ciclismo sin filtros. Una tertulia entre tres apasionados del ciclismo donde tiene cabida la actualidad, las carreras, el ciclismo vintage, las entrevistas, donde nos gusta debatir y sobre todo dar nuestra opinión. A los mandos de las bicicletas: Jordi Martínez, David Gómez y Miguel Ángel Peláez. Pásate por nuestra GRUPETA de Telegram para hacer más comunidad (@ciclismoayerhoy), para charlar, para jugar, para divertirte con el ciclismo. Una forma diferente de seguir nuestro deporte favorito. Twitter e Instagram: @ciclismoayerhoy Actualizado
El Maillot Podcast semanal de actualidad ciclista promovido por El Maillot. Tertulias, entrevistas, opinión y mucho más. ¡Síguenos en Twitter (@ElMaillot_) e Instagram (@elmaillot)! Actualizado
A la Cola del Pelotón A la Cola del Pelotón (@ACDPeloton) es un canal de podcasts donde el ciclismo en todas sus facetas es el absoluto protagonista. En nuestros podcasts encontrarás actualidad, análisis, entrevistas, debates, ciclismo amateur, ciclismo profesional, cicloturismo o nutrición y fisiología, todo ello, desde la libertad y cercanía que permite el formato. Actualizado