iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Araba Hizpide 4i685z
Por Hala Bedi
1.680
98
Uhinak Astintzen Jarraitzen Dugu 102q5d
Solasaldia | “Lurraren altxamenduak” taldearen legez-kanporatzea eta borroka ekologista Euskal Herrian
Episodio en Araba Hizpide
Duela aste gutxi, Frantziako gobernuak “ekoterrorismoa” leporatuta legez-kanpo utzi du “Lurraren altxamenduak” talde ekologista. Hari horretatik tiraka, Euskal Herriko borroka ekologista eta protesta arautuaren inguruan aritu gara Ainhoa Etxaide eta Zigor garrorekin. Hemen entzungai. Hizpidea: Solasaldia | "Lurraren altxamenduak" taldearen legez-kanporatzea eta borroka ekologista Euskal Herrian00:42:21 1 0 0
42:21
Haizeak sesioan | Miren Odriozolari elkarrizketa
Episodio en Araba Hizpide
Miren Odriozola Uzkudun (1944, Azpeitia) El Salvadorren gerra urteetan ibilitakoa da, baina harako borroka baino lehen Bilbo aldean zaildu zen, lantegietako eta emakumeen borrokaren erdian. Espainiar diktadura faxistaren garaiko kartzelak ezagutu zituen, Basauri, Carabanchel, Alcalá Henares… El Salvadorreko gerra hartan parte hartu baino lehen. Internazionalista, borrokalaria… Gema Lasarte Hala Bediko kolaboratzaileak elkarrizketatu du Hizpidearentzat. Hemen entzungai. Hizpidea: Haizeak sesioan | Miren Odriozolari elkarrizketa00:36:31 1 0 0
36:31
Hala Bedi | Ate bat jakintzari
Episodio en Araba Hizpide
Maixa Utrera gasteiztarrak Hala Bedi irratiari buruzko gradu amaierako lana aurkeztu berri du UPVn. Gaurkoan gurekin izan da Hala Bedi irratiko estudioetan eta Jontxurekin batera, gradu amaierako lanaren lehen pasartea eskaini dugu zuzenean. Milesker Maixa egin duzun lan politarengatik! Hemen entzungai. Hizpidea: Hala Bedi | Ate bat jakintzari00:34:24 1 0 0
34:24
Ekialde Hurbila | Eskualdearen norabide geopolitikoaren gakoak
Episodio en Araba Hizpide
Ekialde Hurbileko egungo egoera orokorra eta eskualdearen norabide geopolitikoaren gakoak izan ditu hizpide Ainhoa Alberdik kolaborazio berri honetan. Hemen entzungai. Hizpidea: Ekialde Hurbila | Eskualdearen norabide geopolitikoaren gakoak00:18:48 0 0 0
18:47
Pako Aristi: “Espainiako Barne ministroak kontatu zuen dena fikzio hutsa da.”
Episodio en Araba Hizpide
1990eko ekainaren 25ean, 12:00etan, Jon Lizarralde, Susana Arregi eta German Rubenach bainatzera jaitsi ziren Irati ibaira, Irunberriko arroilan (Nafarroa). ETAko militantean ziren eta astebete zeramaten kanpin-denda batean, Guardia Zibilaren aurkako ekintza baterako informazioa jasotzen. Une hartan, handik igaro zen guardia zibilaren patruila bat geratu, eta Jose Luis Hervás sarjentua jaitsi zen haiek identifikatzera. Ekintzaileek tiro egin eta hilda utzi zuten agentea. gero, ihes egin zuten. Ondorengo hogei orduan, Guardia Zibilak arroilaren bi irteerak itxi zituen, eta ez zen jakin zer gertatzen zen han barruan. Iluntzeko 20:45etan German Rubenach aurkitu zuten buruan tiroa zuela; ospitalera eraman, eta bizia salbatu zuen. Biharamunean, 08:45ean, Jon Lizarralderen eta Susana Arregiren gorpuak aurkitu zituzten. Susanak bi tiro zituen buruan, Jonek tiro bat buruan eta ibaiko ura biriketan. Espainiako Barne ministerioak suizidatu egin zirela esan zuen, eta kasua itxi. Oñatiko “Gure bazterrak” fundazioak bultzatu eta babestu duen ikerketa sakon baten emaitza da “Irunberri, 1990: Arroilaren negarra” liburua. Ikertzaile taldeak lekuko berriak elkarrizketatu ditu, sumario aztertu, garaiko hemeroteka analizatu eta ondorio argiak atera ditu, kontakizun berri bat onduz, zehatza eta sinesgarria: Garaiko Barne ministro Corcuerak (PSOE) kontatu zuen guztia “fikzio hutsa” da. Egun hartan 100 gasteiztar inguru zeuden Irunberriko arroilean, gehienak umeak, udalekuetan Jakara (Huesca) bidean zeudenak, baita umeen autobusetako bi gidari. “Gure bazterrak” fundazioko kideak haien bila jarraitzen dute, hilketa hauen gaineko testigantza garrantzitsu gehiago eman dezaketelakoan. Atzo, Gasteizko Ignacio Aldekoa kulturetxean aurkeztu zuten liburua Pako Aristi idazleak eta Ander Lizarralde “Gure bazterrak” fundazioko kideak. Hemen entzungai. Hizpidea: Pako Aristi: "Espainiako Barne ministroak kontatu zuen dena fikzio hutsa da." 01:03:18 1 0 0
01:03:18
Badatoz “Zaharraz Harro” jai autogestionatu eta parte-hartzaileak!
Episodio en Araba Hizpide
Ekainaren 26tik uztailaren 2a arte ospatuko dira Gasteizko alde-zaharreko “Zaharraz Harro” jai autogestionatu eta parte-hartzaileak. 15. edizioa izango da aurtengoa eta auzoko kolektibo, eragile eta komertzio laguntzailei esker, egitarau oparoa antolatu dute alde-zaharreko jaietaz gozatzeko. Edizio honetan, auzoan pairatzen dugun arazo larri bati heldu diote antolatzaileek: Poliziaren gehiegikeria. Hemen entzungai. Hizpidea: Badatoz "Zaharraz Harro" jai autogestionatu eta parte-hartzaileak!00:13:46 1 0 0
13:45
Euskara | Irati Iciar eta Julen Mendizabalekin solasean
Episodio en Araba Hizpide
Pasa den denboraldian euskara tartea aurrera atera zuen Irati Iciar eta Hizpideako esataria den Julen Mendizabal elkarrizketatuz esan digu agur Ainhoa Pardina Hala Bedi irratiko kolaboratzaileak. Plazer bat izan da, Ainhoa. Hemen entzungai. Hizpidea: Euskara | Irati Iciar eta Julen Mendizabalekin solasean01:06:16 1 0 0
01:06:16
Krisi klimatikoa | Porlanean itota?
Episodio en Araba Hizpide
Denboraldi honetako azken kolaborazio honetan, porlanaren industriak eragiten duen kalte ekologikoaz aritu zaigu Hodei. Deialdi garrantzitsu bat ere luzatu digu, Otxantegiren defentsan manifestazioa izango da bihar Berangon (Bizkaia). Hemen entzungai. Hizpidea: Krisi klimatikoa | Porlanean itota?00:21:21 1 0 0
21:21
Venezuela | Nazioarteko harremanak bide onetik
Episodio en Araba Hizpide
Bere ekonomia erasotu eta mundutik isolatzeko ahalegin estatu batuarrak porrot egin eta nazioarteko harremanak hobetze bidean jartzea lortu du Venezuela. Horren berri eman digu Caracastik Mikel Moreno Hala bedi irratiko kolaboratzaileak. Hemen entzungai. Hizpidea: Venezuela | Nazioarteko harremanak bide onetik 00:21:29 0 0 0
21:29
Oihane Perea: “Klimaterio prozesuan dauden emakumeei oholtza ematea da helburua.”
Episodio en Araba Hizpide
Bakarrizketa eta bertsolaritza uztartzen dituen saioa da Kilimaterioa, Kaitin Allende, Irati Anda eta Oihane Perearen ahotsetik. Oihanek xehetasun guztiak eskaini dizkigu Hizpidean. Hemen entzungai. Hizpidea: Oihane Perea: "Klimaterio prozesuan dauden emakumeei oholtza ematea da helburua."00:05:05 0 0 0
05:04
Memoria historikoa | Francis gogoan
Episodio en Araba Hizpide
Larunbat honetan 44 urte beteko dira espainiar polizia batek Francis tiroz hil zuela Oreretan. Josu Santamarinak, Francisen hilketa eta Euskal Herriko LGTB mugimenduaren sorreraz mintzatu zaigu, ohi duen bezala, mimo handiz prestaturiko kolaborazio berri honetan. Hemen entzungai. Hizpidea: Memoria historikoa | Francis gogoan00:41:19 1 0 0 .
41:19
Ainhoa (Sukar Horia): “Saltzen diguten trantsizio energetikoa ez da bideragarria.”
Episodio en Araba Hizpide
“Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola?” mahai-ingurua izango da gaur Arratiako Artean (Bizkaia). Enpresa kapitalistek zuzentzen ari diren trantsizio energetikoaz, tekno-optimismoaz, Euskal Herriko eremu natural gehiagoren artifizializazioaz, deshazkundeaz, begirunea merezi duten borroka eta antolakuntzaz mintzatu zaigu gaurkoan Sukar Horia taldeko militantea den Ainhoa. Hemen entzungai. Hizpidea: Ainhoa (Sukar Horia): "Saltzen diguten trantsizio energetikoa ez da bideragarria."00:25:52 4 0 2
25:52
Leire Udabe (OlatuKoop): “Gasteizen eta Araban bada aukera bestelako ekonomia bat egiteko.”
Episodio en Araba Hizpide
OlatuKoop-ek larunbat honetarako, “Ekonomia sozial eraldatzailea, Gasteizen harremanak josteko” jardunaldia antolatu du. Aukera paregabea izango da OlatuKoop zer den ezagutu eta MigrESS eta Hegoaldetik koop fabrikaren berri izateko. Leire Udabe izan dugu Hizpidean xehetasun guztiak ematen. Audioa ez da nahiko genukeen kalitatezkoa. Hemen entzungai. Hizpidea: Leire Udabe (OlatuKoop): "Gasteizen eta Araban bada aukera bestelako ekonomia bat egiteko."00:12:21 0 0 0
12:20
Errepublikanismoa | Aktualitateari tiraka
Episodio en Araba Hizpide
Azkenen hilabetetako gertakarietatik tiraka, euskal errepublikanismoaz eta estrategiaz aritu zaigu Unai Apaolaza. Hauteskundeak, aldebikotasuna, faxismoa eta instituzionalismoa izan ditu hizpide denboraldi honetako azken kolaborazioan. Hemen entzungai. Hizpidea: Errepublikanismoa | Aktualitateari tiraka00:24:40 1 0 0
24:40
Unai Bergara (Txagoko jaiak): “Guztion artean saia gaitezen jai polit batzuk aurrera eramaten.”
Episodio en Araba Hizpide
Egitarau oparoarekin, martxan dira astelehenaz geroztik Txagoko jaiak. Antolakuntza lanetan ari den Unai Bergara izan genuen astelehenean Hizpidean. Hemen entzungai. Hizpidea: Unai Bergara (Txagoko jaiak): "Guztion artean saia gaitezen jai polit batzuk aurrera eramaten."00:09:20 0 0 0
09:20
Aitor (Aske): “Pairatzen dugun dominazio eta zapalkuntzari aurre egiteko, beharrezkoa da antolakuntza.”
Episodio en Araba Hizpide
Amnistia eguna antolatu du Aske antolakundeak larunbat honetarako Donostian. Aitor izan dugu Hizpidean xehetasun guztiak ematen. Hemen entzungai. Hizpidea: Aitor (Aske): "Pairatzen dugun dominazio eta zapalkuntzari aurre egiteko, beharrezkoa da antolakuntza."00:05:47 0 0 0
05:47
Dorleta (LAS): “Kirol tabernako nagusiak langileari zor dion dirua ematea eskatuko dugu.”
Episodio en Araba Hizpide
Gasteizko Aiztogile kaleko “Kirol taberna”-ko nagusia epaitegietan salatua izan da langile baten lan eskubideak urratzeagatik. Tabernako nagusiak, besteak beste, kamera eta mikrofonoen bitartez kontrolatzen ditu langileak. Abenduan sortu zen Laneko Autodefentsa Sareak elkarretaratzea deitu du, gaur hilak 2, arratsaldeko 19etan Faroloian. Hemen entzungai. Hizpidea: Dorleta (LAS): "Kirol tabernako nagusiak langileari zor dion dirua ematea eskatuko dugu."00:10:21 3 1 0
10:21
Ander (TIRA vol.II): “Herrizoma eta Auzoan Biziren arteko limurtzea estrategikoa da.”
Episodio en Araba Hizpide
Larunbat honetan ospatuko da elikadura eta etxebizitza egituren aldeko TIRA jaialdiaren bigarren edizioa Gasteizen. Hitzaldia, marianitada, mural margoketa, bazkaria eta musika izango da bertaratzen den ororentzat. Ander izan dugu Hizpidean, Herrizoma eta Auzoan Biziren arteko elkarlanaz mintzatu zaigu jaialdiko egitarauari heldu baino lehen. Hemen entzungai. Hizpidea: Ander (TIRA vol.II): "Herrizoma eta Auzoan Biziren arteko limurtzea estrategikoa da."00:08:27 3 0 0
08:26
Waldo (Eguzki): “Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian.”
Episodio en Araba Hizpide
Gladys del Estal Ferreño Egia auzoko Kolektibo Ekologista taldeko kidea zen, baita Talde Antinuklearrekoa eta etxegintza-espekulazioaren aurka aritzen zen Hirigintza eta Ingurumen Batzordekoa ere. Bere gurasoak, Enrike del Estal Añorga eta Eugeni Ferreño euskal herritarrak ziren. Enrique del Estal eusko gudaria izan zen Espainiako Gerra Zibilean. Gerraondoan, Venezuelako Caracas hirian errefuxiatu ziren. Gladys 1956. urtean jaio zen bertan, eta artean lau urteko zelarik, Euskal Herrira itzuli zen familia osoa. 1979ko ekainaren 3an, Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen, Tutera hirian. Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys. Lekukoek diotenez, José Martínez Salasek «tía buena» (euskaraz, neska katxarroa) esan zion Gladysi, Gladysek «hijo de puta» (euskaraz, putakume) ihardetsi eta orduan Martínez Salasek bere armaren kulatarekin jo zuen; Gladys lurrera erori zen, eta, altxatzen ari zela, Martínez Salasek tiro egin zion buruan. Tiroa garondotik sartu eta sudurretik atera zitzaion. Gladys ospitalera eraman zuten, larri zaurituta, eta laster hil zen. 22 urte zituen Gladysek. Larunbatean 44 urte betetzen dira Guardia Zibilak inpunitate osoz egindako hilketa honetatik. Eguzki talde ekologistak omenaldia egingo dio Donostiako Egia auzoko Gladys Enea parkean. Eguzki taldeko militantea den Waldo izan dugu Hizpidean. Hemen entzungai. Hizpidea: Waldo (Eguzki): "Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian."00:22:06 1 0 0
22:06
Uxue Urzelai: “Osasunaren autokudeaketa kapitalismoak desjabetu digun beste zerbait da.”
Episodio en Araba Hizpide
Herrizoma Gasteizko Elikadura Sarea da, merkatu kapitalistatik kanpo elikaduraburujabetza eraikitzeko helburua duena. Izan ere, soldataren araberako elikadura dugunhonetan, beharrezkoa da kalitatezko elikadura bermatzea, merkatuaren logikatik kanpo etasoldatapeko lanarekiko dependentziarik gabe. Kosmetika naturalaren bigarren tailerra antolatu du Herrizomak, oraingoan aurpegiko eta gorputzeko krema hidratatzaileak egingo dituzte. Ekainaren 16an, arratsaldeko 17:00-20:00 artean izango da Herrizomako lokalean, Kutxiko 72.ean, soilik 12€ren truke. Izen ematea zabalik dago 688 650 667 zenbakian. Uxue Urzelai izan dugu Hizpidean tailer honen berri ematen. Hemen entzungai. Hizpidea: Uxue Urzelai: "Osasunaren autokudeaketa kapitalismoak desjabetu digun beste zerbait da."00:08:14 0 0 0
08:13
Más de Hala Bedi Ver más
Zebrabidea Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara. Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan. Arrosa Irrati Sareak ekoizten du. Actualizado
También te puede gustar Ver más
GAZTE BULKADAK IRRATSAIOA - Hala Bedi Gazteen ahotsa Hala Bedi Irratiko uhinetan. Asteartero 19:00tan, 107.4 FMn Actualizado
Zebrabidea Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara. Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan. Arrosa Irrati Sareak ekoizten du. Actualizado