Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Menda Bikoitza
Menda Bikoitza 2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak

Menda Bikoitza 2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak a273g

10/3/2025 · 31:40
0
49
Menda Bikoitza

Descripción de Menda Bikoitza 2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak 6d63g

Garoa atzeraka eboluzionatzen ari dela irakurri dugu, eta beste behin, filosofatzeko atea ireki digu horrek. Harvard Unibertsitateko ikerketa batek ekarri du albistea, 360 milioi urte dituen espezieak eboluzioaren inguruko ideiak auzitan jarri dituelako. Eboluzioa konplexutasunerako bidea dela pentsatu izan da orain arte, baina garoak kontrako norabidea hartu du, sinpletzera joaz. Intsusari buruz hitz egin beharra ere badago urte sasoi honetan, negu amaiera eta udaberri hasieran hasten baita zuhaixka hau esnatzen eta hostoa botatzen. Intsusari buruz asko esan daiteke, artikuluak eskaini izan dizkiogu baina podcast honetan ere merezi du lekua. Intsusaren adaxkarekin egiten den erremedio ezaguna landu dugu, erre botika deitzen zaion ukendua eta ukendu honen aldaera bitxi bat ere bai: erre trapuak. Azaleko erredura, azkura, erresumin, zauri, gaiztotu eta hantura oro tratatzeko ukendu bikaina dugu honako hau eta intsusaren bigarren azala erabiliz egiten da. Honako hau da ukendua egiteko urteko sasoi egoki bakarra eta horregatik azaldu dugu luze-zabal nola prestatu behar den. 2m6w1e

Comentarios de Menda Bikoitza 2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak 4g29s

Este programa no acepta comentarios anónimos. ¡Regístrate para comentar!
Te recomendamos
Ir a Salud, hogar y consumo