Menda Bikoitza 2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak a273g

10/03/2025

Garoa atzeraka eboluzionatzen ari dela irakurri dugu, eta beste behin, filosofatzeko atea ireki...

Garoa atzeraka eboluzionatzen ari dela irakurri dugu, eta beste behin, filosofatzeko atea ireki digu horrek. Harvard Unibertsitateko ikerketa batek ekarri du albistea, 360 milioi urte dituen espezieak eboluzioaren inguruko ideiak auzitan jarri dituelako. Eboluzioa konplexutasunerako bidea dela pentsatu izan da orain arte, baina garoak kontrako norabidea hartu du, sinpletzera joaz.

Intsusari buruz hitz egin beharra ere badago urte sasoi honetan, negu amaiera eta udaberri hasieran hasten baita zuhaixka hau esnatzen eta hostoa botatzen. Intsusari buruz asko esan daiteke, artikuluak eskaini izan dizkiogu baina podcast honetan ere merezi du lekua. Intsusaren adaxkarekin egiten den erremedio ezaguna landu dugu, erre botika deitzen zaion ukendua eta ukendu honen aldaera bitxi bat ere bai: erre trapuak. Azaleko erredura, azkura, erresumin, zauri, gaiztotu eta hantura oro tratatzeko ukendu bikaina dugu honako hau eta intsusaren bigarren azala erabiliz egiten da. Honako hau da ukendua egiteko urteko sasoi egoki bakarra eta horregatik azaldu dugu luze-zabal nola prestatu behar den.

Menda Bikoitza 2x11: Zuhaitz biblikoak berpizteaz eta txikori-belarraz 3 meses 34:00 Menda Bikoitza 2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria 2 meses 29:09 Menda Bikoitza 2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar 1 mes 33:33 Menda Bikoitza 2x14: Landareen burmuinaz eta elorri zuriaz 30 días 29:57 Menda Bikoitza 2x15: Samaritarraren ukendua eta zaingorri ukendua 16 días 28:02 Ver más en APP Comentarios del episodio 5y68z